Drogak, xehe-xehe

"Euskal Herrian gero eta droga gehiago kontsumitzen da, eta gainera, oraingo gazteak beste inoiz baino lehenago hasten dira droga erregularki hartzen; hori da larriena". Arkaitz Aguerretxe Colina neuropsikofarmakologo lapurtarraren hitzak dira, interesgarriak.
Bizia elkarteak Baionan duen egoitzan elkartu gara Arkaitzekin, txostenez eta grafikoz josiriko bere bulegoan. Donibane Lohitzunekoak 30 urte bete berri ditu, baina nazioarte mailako makina bat kongresutan aritu da hizlari, beti ere toxikologia alorrean. Mota guztietako mendekotasunek (jokoarekin, sexuarekin, bideojokoekin nahiz drogekin loturikoak) jotako pertsonak hartzen dituzte Baionako etxe honetan, heldu nahiz gazte, eta dagokien tratamendua ematen diete; farmakologikoa medikuek edo terapeutikoa psikologoek.
Nolanahi ere, drogei dagokionean behintzat, toxikologia klinika soila baino askoz gehiago da Bizia. Ikerketara bideraturiko lan-talde profesionala dute eta, esate baterako, berriki zazpi urtez Euskal Herri osoko jai, kontzertu eta jaialdietan barna ibili dira inguru hauetan mugitzen diren sustantziak analizatzen eta, bide batez, kontsumitzaileen inguruko informazioa inkesta bidez biltzen. Atera duten ondorio borobila aurreratutako bera da: Euskal Herriko gazteek gero eta gehiago eta, gainera, lehenago kontsumitzen dute. Azken hau da, Arkaitzen aburuz, larriena "lehenago hasiz gero, etorkizunean mendekotasun arazoak izateko probabilitatea handiagoa baita". Berriki AEBetan buruturiko ikerketa batek frogatu duenez, droga edozein delarik ere, kontsumo erregularrean (astebururokoa) 13 urterekin murgiltzen diren gazteen %50ek mendekotasun arazoak edukitzen dituzte bizitzan zehar. Aldiz, hasiera 20 urtera atzeratuz gero, arrisku hori %12ra jaisten da. Hortaz, droga motari baino askoz ere garrantzi handiagoa aitortzen dio Lapurdiko adituak hasiera-adinari eta kontsumo motari, maiztasunari alegia.
Kontatu digunez, Euskal Herrian tabakoa, alkohola eta kalamua dira, nabarmen, gazteen artean mendekotasun arazo eta istilu gehien eragiten dituztenak. Aitzitik, tradizionalki gogortzat jo izan diren drogak xeheko ditugu oraingo honetan.
Kokaina
Konposaketa:
Koka landarearen hostoei zenbait produktu kimiko gehitu eta "la pasta" izeneko orea eratzen da. Kokaren printzipio aktiboaren forma azidoa da kokaina, hauts moduan saltzen dena. Zuria da eta oso fina, irinaren antzekoa.
Efektua:
Droga estimulatzailea da, kontsumitzen duenari euforia psikiko nahiz fisiko handia sentiarazten dio. Indartsu ikusten du bere burua, energia askorekin, ideiak bizkor datozkio, erraz, eta harremanak aise hasten ditu. Beherakada, ordea, latza izaten da, drogak energia guztia xurgatzen baitio kontsumitzaileari. Nekea sentitzen du, gaizki jaten du goserik ez duelako, lo ere ez du ongi egiten eta, gainera, depresio puntu bat ere ager daiteke.
Purutasuna EHn:
Ipar Euskal Herrian gehienez %50eko purutasuna du, baina gehientsuenetan %20 eta %30 artean ibili ohi da. Hegoaldean, aldiz, %80ko purutasunera iristen da kasu batzuetan. Gainerako sustantzia osagarria lidokaina (dentistek darabilten anestesiko lokala) izaten da askotan, eta irina ere bai.
Jatorria eta prezioa:
Kolonbian produzitzen da nagusiki eta portu handietan barrena sartzen da beste herrialdeetara. Baina, adibidez, Holandan ere badago beste merkatu garrantzitsu bat. 50 eta 70 euro artean saltzen da gramo bakoitza, eta, batez beste, gramo bakoitzarekin lauzpabost marra egin ditzake kontsumitzaileak.
Kontsumoa:
Gehienetan esnifatu egiten da, baina disolbatu eta injektatuta ere erabili ohi da. Zaila da kontsumo-tasa zehatzak adieraztea, baina agerikoa da azken urteotan kokaina kontsumoak nabarmen gora egin duela (bereziki gazteen artean), eta batez ere, sozializatu egin dela, hedatu. Edonon dago: aisi testuinguruetan (poteo giroan, diskoteketan, kontzertuetan, jaialdi handietan) baina baita lan eremuan ere (gero eta produktibitate maila handiagoa eta emaitza hobeak galdatzen baitizkigu gizarteak). Gainera, badirudi jendartea presentzia horretara ohitu egin dela, eta ia-ia normaltzat ikusten duela.
Kontsumitzaileak:
Hasiera batean artistek, modeloek hartzen zuten, baina orain kokaina edonon dagoen heinean, ezinezkoa da kontsumitzaile profil jakin bat horri lotzea. Askotarikoak dira hartzen dutenak, estratu sozial guztietakoak. Nolanahi ere, egia da kokaina injektatuta hartzen dutenak, gehienetan, toxikomania arazoak dituztenak direla, askotan ingurune sozial marjinalagoetakoak.
Ondorioak epe ertain eta luzera:
Existitzen dira kokaina esporadikoki kontsumitzen dutenak baina, kasurik gehienetan, kontsumitzaileak drogaren esklabo bihurtu eta gurpil ero batean sartzen dira; kokaina behar dutelako, hain justu, kokaina kontsumitu osteko beheraldiari aurre egiteko. Bestalde, estimulatzailea, bizigarria izaki, gorputza energia ugari xahutzera behartzen du eta horrek arrasto fisikoa uzten du, noski.
Tratamendua:
Kokainaren txertoaz hitz egiten da azken boladan, AEBetako eta Bartzelonako laborategietan horren bila dabiltza buru belarri. Baina, momentuz behintzat, ez dago kokainarekiko mendekotasunaren aurkako tratamendu farmakologikorik, eta psikoterapia kognitibo-konduktualak aplikatzen dira. Kontsumitzaileari erakutsi behar zaio posiblea dela momentu atseginak bizitzea drogarik gabe.
Crack-a

Konposaketa:
Kokainaren jatorri bera du, baina oraingoan kokaren printzipio aktiboaren forma basiko kontzentratuaz ari gara, harri itxura duena.
Efektua:
Honek ere efektu estimulatzailea du, baina kasu honetan euforia hori askoz ere berehalakoagoa, intentsoagoa eta iraupen motzagokoa da; horregatik, indarkeriazko jarrerak ere agerrarazi ditzake. Bestalde, efektua hain bizkorra izateak mendekotasun arriskua areagotzen du, burmuinak lotura zuzena egiten baitu egoera euforiko berri horren eta cracka kontsumitzearen artean. Igoera bezalaxe, beherakada ere bizkorragoa eta latzagoa da. Hain bortitza izanik, bonba baten antzekoa, gerta daiteke efektuari oso gaizki erantzun eta arazo psikologikoak nahiz antsietatea azaleratzea.
Purutasuna EHn:
Normalean oso purua izaten da, kokaina hautsari produktu kimikoak gehituta kontzentratu eta bere purutasuna emendatu egiten baita. Horregatik du efektu bortitzagoa.
Jatorria eta prezioa:
Kontsumitzaileek, normalean, kokaina erosten dute eta eurek bihurtzen dute crack horretarako beharrezkoa den erreakzio kimikoa eginda. Eskualdearen arabera oso aldakorra da baina, gehientsuenetan, 20 eta 40 edo 50 euro artean dabil gramoa.
Kontsumoa:
Cracka erre egiten da horretarako pipa berezi bat erabilita. Harritxoari sua emanez gero, "krack" moduko soinua entzun daiteke eta hortik datorkio, hain zuzen, izena. Oro har, hirietako auzo jakin batzuetan soilik, batez ere marjinaletan, mugitzen da.
Kontsumitzaileak:
Maila sozial baxuagoko jendeak hartu ohi du. Kalean bizi direnak, prostituzioan dabiltzanak, etorkin ilegalak Hala ere, esate baterako, Amy Winehouse abeslariak aitortu izan du cracka kontsumitzen duela usu eta bera ez dator bat, inondik inora, arestian aipaturiko profilarekin.
Ondorioak epe ertain eta luzera:
Ondorioak kokainak dakartzan bertsuak dira, baina are bortitzagoak. Crack beharra latzagoa izaten da beheraldiak ere lehenago eta gogorrago iristen direlako. Depresio uneak, bestalde, are sakonagoak eta ilunagoak izan daitezke. Zentzu horretan, organismoak pairatzen duen astindua handiagoa da.
Tratamendua:
Kasu honetan ere, botikarik ez dagoenez, psikoterapia kognitibo-konduktualak aplikatzen dira kontsumitzaileak ongi pasatzen berrikas dezan.
Anfetaminak (tartean speeda eta extasia)

Konposaketa:
Anfetamina molekula kimiko bat da, ez dauka jatorri naturalik, laborategietan produzitzen baita modu artifizialean. Speedak hauts itxura du, zuria. Extasia, bestalde, guztiz berdina ez izan arren, anfetaminikoen familiakoa da baita ere eta kolore nahiz itxura desberdineko pilulatan saltzen da.
Efektua:
Hau ere estimulatzailea da, baina bere efektua zenbait orduz luza daiteke. Behin edo bitan kontsumitzea, beraz, nahikoa da anfetaminaren efektupean gau osoa igarotzeko. Hain justu horregatik izaten da beheraldia gogorragoa: kontsumitzailea erreserbarik gabe geratzen delako, lur jota, gau osoa dantzan pasa dezakeelako, alai, baikor, nekeaz jabetu gabe eta ezer jan edota edan gabe.
Purutasuna EHn:
Iparraldean puruagoak dira Hegoaldean baino. Hegoaldean saltzen direnen purutasuna, esate baterako, %30 edo %40 ingurukoa izan ohi da. Speedari kafeina eta parazetamola gehitu ohi zaio, kasu gehienetan, sustantzia osagarri gisa. Aldiz, extasiarekin kafeinaz gain speed pixka bat ere nahasten da normalean.
Jatorria eta prezioa:
Holandan eta Belgikan anfetaminak produzitzen dituzten makina bat laborategi dago. Extasi kontsumoa handiagoa zenean, orain dela 10 bat urte, 15 euro balio zituen pilula bakoitzak. Gaur egun, ordea, 3 eta 5 euro artean dabiltza. Speeda garestiagoa da, 30 eta 40 euro inguru balio dezake gramo bakoitzak.
Kontsumoa:
Duela 10 urte egin zuen eztanda baina, azken boladan, behera egin du pixkanaka, eta, paraleloki, Speedaren kontsumoa emendatu da.
Kontsumitzaileak:
Hasiera-hasiera batean tekno giroko drogak ziren anfetaminak, diskoteka batetik besterako bidean orduak eta orduak ematen zituzten gazteek hartzen zituztenak. Urteak pasatu ahala, beste inguru batzuetara ere iritsi dira, baina oraindik ez dute kokainak duen hedapena. Maila sozialek ez dute honetan zeresanik.
Ondorioak epe ertain eta luzera:
Zenbait ikerketek erakutsi dute anfetaminek neurotoxizitate maila handia dutela eta garuneko neuronak behin betiko izorratzen dituztela. Tarteka, gerta daiteke, anfetamina ez den beste sustantzia osagarri baten ondorioz kontsumitzailea luzarorako tentelduta geratzea. Ondorio fisikoak ere begi bistakoak izaten dira, batez ere muturreko argaltzeak. Izan ere, anfetaminak asmatu zituzten kimikariek gosearen aurkako farmako gisa diseinatu zituzten hasiera batean.
Tratamendua:
Psikoterapien bidez, anfetaminen kontsumoak maila psikikoan dituen ondorio kaltegarrien inguruko kontzientzia errotzea bilatzen da eta, era berean, aisialdirako alternatibak ere proposatzen dira: sentsazio positibo horiek, autoestimu altu hori beste modu batera ere lor daitekeela frogatzea bilatzen dute terapiok.
Kristala
Konposaketa:
Produktu guztiz kimikoa da, efedrinatik abiatuta lortzen dena. Metaanfitamina ere deitzen zaio, anfetaminaren aldaera solidoagoa da eta. AEBetan agertu zen lehenengoz, han ice esaten diote eta hemen kristal izena hartu du, puska txikitan apurtutako kristala dirudielako.
Efektua:
Droga estimulatzailea da, baina aurreko guztiak baino intentsitate handiagokoa. Horregatik, sentsazioak desatseginak izan daitezke, gaindosi baten parekoak, ohiko kontsumitzailea izanda ere.
Purutasuna EHn:
Euskal Herrian oso kristal gutxi kontsumitzen da eta, beraz, laginik ezean, purutasunari dagokion informazio askorik ere ez dago. Hori bai, sustantzia gehigarria kafeina izaten da gehienetan.
Jatorria eta prezioa:
Industria farmazeutikoak produzitzen duen efedrinatik abiatuta ekoizten da eta, beraz, ezin da jatorri bakar bat azpimarratu. 35 eta 40 euro artean saltzen da gramo bakoitza.
Kontsumoa:
Gehienetan erre egiten da baina, hala ere, droga hau oso berria da Euskal Herrian eta kontsumo-tasak oso baxuak dira.
Kontsumitzaileak:
Oro har, extasia eta speeda kontsumitzen dutenek hartzen dute, baita ere, kristala.
Ondorioak epe ertain eta luzera:
Ondorioak anfetaminek sorrarazten dituzten berberak dira, baina are intentsoagoak. Oso ohikoa izaten da, adibidez, masailezurrarekin arazoak edukitzea, berau blokeatzea. Bestalde, kristalak eztarria narritatzen du, asko.
Tratamenduak:
Honetan ere ez da existitzen, momentuz, tratamendu farmakologikorik. Mendekotasunean erori direnek psikoterapia kognitibo-konduktualen bidez berrikasten dute bizitza osasuntsuagoa eramaten eta astialdia droga ez den beste zerbaitekin lotzen.
Ketamina

Konposaketa:
Produktu kimiko artifiziala da, laborategietan ekoizten dena. Iraganean, sarritan, anestesiko modura erabiltzen zuten gerretako kanpaina-ospitaleetan. Hala ere, sentsazioak oso txarrak izaten ziren esnatzerakoan eta horregatik, gaur egun, bakarrik animaliei aplikatzen zaie albaitari kliniketan.
Efektua:
Estimulatzailea, indargarria eta haluzinogenoa da, paranoiak sorrarazten ditu. Horretaz gain, droga disoziatiboa ere bada, hau da, kontsumitzen duenak bere burua edo gogoa eta gorputza aparteko bi elementu balira bezala sentitzen ditu. Bestalde, distortsio bisualak eragiten ditu eta, ondorioz, gerta daiteke ketamina hartu duen pertsonak bere inguruko elementuak askoz tamaina handiagoan ikustea.
Purutasuna EHn:
Oso purua izaten da, laborategian ekoitzi moduan kontsumitzen baita, gehigarririk gabe.
Jatorria eta prezioa:
Kasurik gehienetan albaitaritza kliniketatik lapurtuta hartzen dute kontsumitzaileek. Batez beste, 40 eta 50 euro inguru balio du gramo bakoitzak.
Kontsumoa:
Likido moduan merkaturatzen da poto txikitan. Kontsumitzen dutenek berau berotu eta, hala, hauts bihurtzen dute esnifatzeko. Batzuek, kokainarekin nahastu eta Kalvin Clein (K=Ketamina, C=Cocaina) deritzona lortzen dute. Kokainarekin eta anfetaminikoekin alderatuz, ketamina kontsumoa oso murritza da; baina, pixkanaka, gora dator berriz.
Kontsumitzaileak:
Normalean, toxikomaniara heldu gabe ere, droga erregularki eta nahiko kantitate handitan kontsumitzen duen jendea hasten da ketamina hartzen; ez da noizbehinkako kontsumorako droga bat eta after hour giroetan mugitzen da gehienbat.
Ondorioak epe ertain eta luzera:
Ketaminaren eragin disoziatiboa dela eta, ondorio latzenak epe laburrean izaten dira, kontsumo une berean zenbait kasutan. Izan ere, adimena eta gorputza aparteko elementu gisa hautemanda, kontsumitzaileak bere ekintzen gaineko kontrola galtzen du, eta, efektu anestesikoa tarteko, minaren pertzepzioa ere galtzen du. Hala, gerta daiteke istiluren batean sartu eta labankada bat eman diotela ere ez nabaritzea, edota belauna apurtu eta horretaz ere ez jabetzea Epe ertain eta luzera, ordea, paranoiak izaten dira ondorio agerikoenak. Azken hauek esperientzia traumatiko gisa gordetzen baditu oroimenak, baliteke amesgaiztoetan behin eta berriz errepikatzea edota urtetara berragertzea.
Tratamendua:
Botikarik ez eta tratamendu psikologiko nahiz sozialak dira irtenbidea.
Opiazeoak (tartean heroina)

Konposaketa:
Opiotik datozen drogak dira. Afganistanen ugaria den opio-belarraren loreak barruan duen erretxina da opioa. Azken honi produktu kimiko jakin batzuk gehituz gero, morfina lortzen da, eta morfina kimikoki eraldatuta eratzen da heroina.
Efektua:
Heroina lasaigarria da, aringarria eta, beraz, efektu analgesiko eta narkotikoak ditu; nerbioen arteko transmisioa inhibitu eta kontsumitzailea lokartzen du.
Purutasuna EHn:
Bi heroina mota bereizten dira: bat zuria da, puruena, eta bestea marroia. Azken hau ez da apenas ikusten Euskal Herrian, eta zuriak %40 inguruko purutasuna du. Sustantzia gehigarri gisa, sarritan, parazetamola, botika somniferoak edota talkoa gehitu ohi dizkiote heroinari.
Jatorria eta prezioa:
Afganistandik eta Pakistandik dator gehienbat. Droga garestienetakoa da, 70 eta 80 euro artean saltzen baita gramo bakoitza (duela hamar urte 150 eta 160 euro artean zebilen).
Kontsumoa:
Errez gero efektua askoz azkarragoa den arren, gehien-gehienetan injektatuta kontsumitzen dira opiazeoak, diluituta. Kasu honetan ere efektua berehalakoa izaten da eta horregatik sortzen du halako mendekotasun fisiko indartsua. Euskal Herrian 80ko hamarkadako urteak izugarri gogorrak izan ziren heroinari dagokionean; makina bat gazte hil ziren gaindosiaz eta beste asko xiringak partekatu eta elkarri HiESa kutsatuta. 90eko hamarkadan tratamenduak agertu ziren eta, era berean, heroina kontsumoa jaitsi egin zen. Orain, ordea, badirudi berriz ere gora doala, kokaina kontsumitzaileek heroina hartzen baitute kokainaren ondoriozko beheraldia eramangarriagoa egin ahal izateko.
Kontsumitzaileak:
Tradizionalki, inguru marjinalekin lotu izan da heroina; gizarteak hala ikusi izan du. Eta oraindik ere kalean bizi den jendeak, prostituzioan dabiltzanek oro har arazo sozialak dituen jendeak kontsumitzen du. Hala ere, talde honi bestelako profil bat gehitu zaio, kokainaren ondoriozko beheraldia arintzeko hartzen dutenena, hain zuzen.
Ondorioak epe ertain eta luzera:
Mendekotasun fisiko handia sortzen du eta behar horri erantzuteko dosia falta duenean, kontsumitzaileak abstinentzia sindromea pairatzen du: suminkortasun handia, antsietatea, tripako minak, beherakoak, lo egiteko arazoak Epe luzera, bestalde, organismoa higatu eta ahuldu egiten da, kontsumitzaileak gosea galtzen du, argaldu egiten da eta, batez ere, hortzak izorratzen zaizkio. Xiringak partekatzeak, gainera, odolaren bidez transmititzen diren gaitzak (HIESa, hepatitisa ) dakartza.
Tratamenduak:
60ko hamarkadan AEBetan agerturiko bi farmako erabiltzen dira duela 15 urtetik Euskal Herrian heroinarekiko mendekotasuna tratatzeko: metadona (edan egiten da) eta buprenorfina (pilulatan hartzen da). Ordezko tratamenduak dira, gorputzari eskatzen duen efektu dosia ematen diote, baina denbora tarte luze batean zehar. Hala, burmuinak lasaitasunaren eta heroinaren artean asoziazio zuzena egiteari uzten dio eta abstinentzia sindromea desagertuz doa pixkanaka. Dena dela, tratamendu farmakologikoarekin batera, paraleloki, tratamendu psikologikoa eta soziala egitea ezinbestekoa da.
Haluzinogenoak (tartean LSDa eta perretxikoak)
Konposaketa:
LSDa sustrai batetik eratorritako produktu kontzentratua da, zigilu tamainako kartoitxo zatitan (LSDz bustiak) saltzen dena. Hau mingain gainean pegatina balitz bezala jarrita, berehala nabaritzen da efektua. Perretxikoak, bestalde, produktu naturalak dira, gramoka eros daitezkeenak edota norberak basoan atzeman ditzakeenak (Psilocybe motakoak nagusiki).
Efektua:
Aluzinazioak eragiten dituzte, hau da, kontsumitzaileak existitzen ez diren gauzak ikusten ditu. Mundu paralelo bat eraiki dezake bere buruan, barregarria kasu batzuetan, baina izugarri itogarria beste askotan.
Purutasuna EHn:
LSDa oso produktu kontzentratua denez, oso purua izaten da. Eta perretxikoak bere horretan jan ohi dira, sustantzia osagarririk gehitu gabe.
Jatorria eta prezioa:
Haluzinogenoen jatorria askotarikoa da, zaila da bakar bat azpimarratzea. LSD ale bakoitza 10 bat eurotan saltzen da, batez beste. Perretxiko gramo bakoitzak, bestalde, 10 euro balio ditu batez beste.
Kontsumoa:
Oso gutxi eta modu isolatuan kontsumitzen da, esperientzia edo bidaia mistiko bat bilatzen dutenek hartzen baitituzte haluzinogenoak.
Kontsumitzaileak:
Ezin esan liteke haluzinogenoen kontsumoa estratu sozial bakar batekin edo giro jakin batekin lotzen denik.
Ondorioak epe ertain eta luzera:
Gerta daiteke beste mundu paralelo horretan kateatuta geratzea, luze. Zenbait kasutan, eta kontsumitzaileak aldez aurretiko arazo psikologikoak edukiz gero, ondorio hau betirakoa izan daiteke, bidaia mistiko hori ezin amaitzea alegia. Beste batzuetan, haluzinazioak hainbat urte pasa ondoren berragertzen dira eta, beraz, droga motan honen ondorioak nabariagoak izaten dira maila psikikoan fisikoan baino.
Tratamendua:
Mendekotasuna duenak aldez aurretiko arazo psikikoak baditu, trastorno horiek sendatzera bideratutako tratamendu psikiatrikoarekin jarraitzea da egokiena. Gainerakoan, ez da existitzen erantzun farmakologikorik eta, hortaz, honetan ere psikoterapia kognitibo-konduktualak dira gomendagarrienak.
Bizia egitasmoa nola, hala aritzen dira Nerabe (Gipuzkoa), Hirusta (Bizkaia), Hazgarri (Araba) eta Suspertu (Nafarroa) ekimenak. Gutxi gorabehera, 13 eta 20 urte bitarteko gazteekin egiten dute lan, prebentzio alorrean. Droga kontsumoa bakarrik ez; eskola porrota eta familia gatazkak ere lantzen dituzte, besteak beste. Hortaz, gazteekin ez ezik, euren senitartekoekin harremana izaten dute. Hona hemen ekimenok emandako datu adierazgarri batzuk:
Nerabe (Gipuzkoa): Gazteak gero eta lehenago hasten dira kalamua hartzen. Batez besteko adina 13,5 urte da. Azken hamar urteetan heroina mendekotasun kasu bakarra izan dute.
Suspertu (Nafarroa): Haiengana 2009an jo zuten gazteen %81 mutilak ziren eta %19 neskak.
Hazgarri (Araba): Joan den urtean hartutako gazteen %70 ikasturte bat edo bi errepikatutakoak ziren.
Hirusta (Bizkaia): Jasotako zalantzen edo galderen %35 droga kontsumoarekin lotuta zeuden.

150 kalamu lagin bildu dituzte Donostian, hilaren 7an, Euskadiko Kalamu Erabiltzaileen Elkarteen topaketan. Landarearen kalitatea hobetzeko asmoz antolatu dute topaketa. "Azken batean hazten ari dena nolakoa den jakin nahi dugu, zapore, usain edo terapeutika-ondorioei dagokienez", azaldu du Iker Val antolatzaileetako batek. Valek dioenez, kalamuaren teraupetika erabilerari buruzko ikerketa bideak zabaltzen ari direla, eta zenbait sendagaiek kalamu natarula badutela-orain arte sintetikoa zuten-. Valek azpimarratu du kalamuak gaixotasun batzun bigarren mailako ondorioak murrizten dituela eta baita botikenak beraiek ere. Hain justu, medikamentu gisa hartzen dutenek ahalik eta informazio gehien izan behar dute. "Esate baterako, erretzea ez dio gaixoari mesederik egingo, baina baporatuta edo infusio gisa hartuta, aldiz, bai", kontatu digu Valek.
Legeztapena dela eta ez dela, kalamuaren normalizazioa aldarrikatzen dute. "Legeztapena batzuetan okerrerako izaten da; hitz hori baliatzen dute batzuek debekatzeko. Aurrerantzean kalamu erabiltzaileak egongo direla gauza jakina denez,gu normalizazioaren eta gizarteratzearen aldekoak gara".

Aurrea hartzea helburu

Legeztapena beharrean, normalizazioa