Drogak tenpluan

Drogak tenpluan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drogak-tenpluan/@@download/image/ban_mo_1378379236.jpg
2013/09/09
albiste-laburra
Drogak tenpluan
Ban Moko 27 tenplutatik 32 monje kaleratu dituzte uda honetan drogen aurkako test batean positibo emateagatik, tartean, hamabost urte baino gehiagoko monakotza zuten bi abade. Thailandiako Saraburi probintzian izan da, Bangkok hiriburutik 100 kilometro ingurura, eta errehabilitazio zentroetan sartu dituzte guztiak mendekotasuna sendatzeko. Frogak ustekabean egin zizkieten, eta azken hilabeteetako tirabirak berotzea besterik ez dute lortu. Izan ere, Thailandiako Justiziak ikerketa zabaldu zuen uztailean Luang Pu Nen Khum abadearen aurka kapitalen zuriketa leporatuta; antza, hamasei kontu ditu zabalik herrialdeko banketxeetan.