Droga saltzaileak, greban

Duela 30 urte hippy daniarrek Copenhague hiriburuko gune militar bat okupatu eta 'Cristiania' komuna sortu zuten. Orduz geroztik, beren bizimodua izaten saiatu dira bertako hippyak eta, esaterako, Danimarkako beste lekuetan ez bezala, kalamuaren salmenta baimendu dute. 'Cristiania' jopuntu turistiko bilakatu da azken urteetan. Turistak marihuana erostera eta bertako bizimodua ezagutzera joan ohi dira. Dena den, azken boladan, politikari eskuindarrek auzo berri bat eraiki nahi dute 'Cristiania'-n eta, proiektuaren aurka egiteko, droga saltzaileen greba antolatu dute hippyek. Grebak turistak urruntzen baditu, batzuk tristetu egingo dira...