DreamLab: Lo gauden bitartean Covid-19ari aurre egiten dion app-a

DreamLab: Lo gauden bitartean Covid-19ari aurre egiten dion app-a Mundu osoko 179.000 mugikorretik gora elkartzen dira kargatzen dauden bitartean milioika kalkulu egiteko koronabirusaren gaixotasunari irtenbidea jartzeko asmoz. Horretarako terminalaren masa grisa erabiltzen dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dreamlab-lo-gauden-bitartean-covid-19ari-aurre-egiten-dion-app-a/@@download/image/dplnews_dreamlab_coronavirus_vr180620.jpg
2020/06/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mundu osoko 179.000 mugikorretik gora elkartzen dira kargatzen dauden bitartean milioika kalkulu egiteko koronabirusaren gaixotasunari irtenbidea jartzeko asmoz. Horretarako terminalaren masa grisa erabiltzen dute.
DreamLab: Lo gauden bitartean Covid-19ari aurre egiten dion app-a

Teknologia eta ikerketa egungo osasun krisiari aurre egiteko aliaturik onenak bilakatu dira (lehendik ere baziren, nahiz eta asko ez konturatu). Egunero burutzen diren ikerketek aurrerakuntza handiak ari dira burutzen koronabirusaren aurkako borrokan. Alta, etxeko teknologia burutzen ari den isilkako iraultzaz gutxi hitz egin da, baina badute zer esana pandemia honen aurkako borrokan. 

Orain dela bi hilabetetatik partikularren 179.000 mugikor mundu osoan lanean ari dira elkar-konektatua irtenbide posibleen bila. Boluntario birtual hauek Imperial College of Londe eta Vodafone fundazioaren bultzadarekin ari dira lanean, non beraien smartphone prozesadoreak ematen dituzten egunero partzialki bilioika kalkulu zientifiko burutu ditzaten birusaren aurka. Egun eta gau, DreamLab aplikazioaren aterpean, superkonputagailu bat bailiran lanean aritzen dira. 

Aplikazio hau jatorrian minbiziaren aurkako ikerketa zientifikoak burutzeko app australiarra zen. Erabilera zehatz honetan berriz, terminalak Inteligentzia Artifizialeko taldeekin datuak elkarbanatzen dituzte farmako eta elikadura molekulen propietateen konbinaketak eginez koronabirusaren aurka. 

Izan ere, garai zail hauetan Inteligentzia Artifizialak izugarri lagundu dezake. DremLab-eko taldea IAren boterea erabiltzen ari da jada merkatuan dauden sendagaietako baten-bat Covid-19aren aurka baliagarria izan ote litekeen atzemateko eta baita, gure immunitatea hazi dezaketen elikagaiak identifikatzeko ere. 


Aplikazioa aktibatzean, gure smartphone-a kargatzen dugun bitartean, edo isilik lan egiteko autorizatzen badugu lo gauden bitartean, terminalaren masa grisa lehen fasean dauden hainbat ikerketa zientifikotara batzen da. 

Datu minimoak kontsumitzen ditu aplikazioak, eta Vodafone bezeroen kasuan doakoa da. Hala ere, ez du inoiz geolokalizatzen terminala, ezta erabiltzailearen informazio pertsonala erabili ere. Aplikazioaren helburu bakarra Covid-19aren aurka borrokatzea da. 

Orain arte DreamLab-ek 18,1 milioi kalkulu burutu ditu, baina helburua 100 milioi kalkulu burutzea da. Aldi berean, aplikazio honekin beste sei proiektutan ere kolaboratu daiteke. Adibidez, Italia Airc erakundea sendagai pertsonalizatu baten garapena sortzen saiatzen ari da minbizia duten pazienteentzat, besteak beste.