Dreamcatcher (El cazador de sueños / Lattrape-reves) **

Stephen King idazle entzutetsuaren eleberri arrakastatsu bat oinarri harturik, beldurrezko thriller erdipurdikoa filmatu zuen Body Heat harribitxi ilunaren zuzendari finak. Gazte sasoiko pasadizo gozoak gogoratzeko asmoz elkartu dira lau adiskide zahar. Egunerokotasun gordina ahantzi eta une atsegin bat igarotzea beste xederik ez duten arren, amesgaizto odoltsu baten biktima izango dira. Baso elurtu batean barneratu eta gero, istripu lazgarri bat izan berri duen arrotz batekin egingo baitute topo. Beldurgarria da. Zentzu guztietan, tamalez.