Drakula, irabazle hauteskundeetan

Alemaniako Brandenburgo estatuko udal hauteskundeetan eserleku bat lortu du Drakula kondeak, DahmeSpreewaldeko udal asanbladan. Ottomar Rodolphe Vlan Drakulak (Drakula kondearen oinordekoa) erdi aroan girotutako jatetxean lan egin du orain arte eta aurrerantzean FDP alderdi liberalaren zinegotzia izango da. Gainera, Gurutze Gorriak odol emaileak lortzeko egiten dituen kanpainetan parte hartzen du Drakula kondeak. Odola xurgatzeko aukera ezin hobea, bai zinegotzi karguan bai odol emaileen kanpainan!