Drakula, Errumaniako seme kuttuna

Drakula, Errumaniako seme kuttuna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drakula-errumaniako-seme-kuttuna/@@download/image/3p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Drakula, Errumaniako seme kuttuna
Herri eta estatu gehienek dituzte heroiak.Normalean herriaren alde borrokan nabarmendutakoak jo ohi dituzte heroitzat. Vlad Draculea printze errumaniarrak turkiarren eta beste hainbaten kontra borrokatu zuen. Draculeak ospe handia lortu zuen, batez ere oso ankerra zelako: etsaiak zutoin batean sartuta hiltzeko ohitura zuen. Krudeltasun hura eta banpiroei buruzko istorioak medio, Drakularen kondaira sortu zen. Hala ere, printze hark izan du bere alde egin duenik. Izan ere, Nicolae Ceaucescu diktadore zenak Vlad Errumaniako heroi izendatu zuen.