Dragon Age: Origins III (PC)

Bioware etxeak zeresan handia emango duen jokoa aurkeztu berri du: Dragon Age: Origins III. Borroka joko gordin honetan, inguruneak eta gainditu beharreko etsaiek erabat baldintzatzen dute jokalaria. Soilik PC ordenagailuetan erabili daiteke, eta ez dirudi beste gailu batzuetara zabaltzeko asmorik dutenik. Martxoaren 23tik aurrera jarriko dute salgai.