'Dragoiaren gidaria' filma emango dute bihar, Iruñean

'Dragoiaren gidaria' filma emango dute bihar, Iruñean Firedrake dragoi gaztearen abenturak kontatzen ditu pelikulak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dragoiaren-gidaria-filma-emango-dute-bihar-irunean/@@download/image/dragoia-kE8H-U120974113736ip-1248x770@Diario Vasco.jpg
2024/08/19
Firedrake dragoi gaztearen abenturak kontatzen ditu pelikulak.
'Dragoiaren gidaria' filma emango dute bihar, Iruñean

Iruñeko Zinema Gauak zikloaren barruan, Alemaniak eta Belgikak 2020an ekoiztutako Drachenreiter edo Dragoiaren gidaria filma proiektatuko dute Arriurdiñeta plazan bihar, hilaren 20an, gaueko hamarretatik aurrera. Tomer Eshed zinemagilearen marrazki bizidunetako fantasiazko filma da.

Filmak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik... Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.

Ordu eta erdi pasatxoko iraupena du ikus-entzunezkoak.