'Dragoi Bola' euskaraz, 30 urtez

'Dragoi Bola' euskaraz, 30 urtez Hiru hamarkada beteko dira Gokuk euskaraz lehenbizikoz egin zuenetik; gainera, bihar film berria estreinatuko dute. Goazen lagunok! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dragoi-bola-euskaraz-30-urtez/@@download/image/9-unforgettable-dragon-ball-z-moments_tucw.jpg
2019/01/31
berria
Hiru hamarkada beteko dira Gokuk euskaraz lehenbizikoz egin zuenetik; gainera, bihar film berria estreinatuko dute. Goazen lagunok!
'Dragoi Bola' euskaraz, 30 urtez

"Ametsak ez dauka inongo mugarik, eta nik alde egin nahi nuke hemendik...." duela 30 urte entzun zen lehen aldiz Euskal Herriko telebistetan Dragoi Bola telesail animatua. Haur belaunaldi ugariren gozagarri, 1989ko urriaren 4an eman zuten Goku txikiaren abenturen lehen atala; sekulako arrakasta lortu zuen.

Hain zuzen, 30 urteren ondoren, bihar, otsailak 1, Euskal Herriko zenbait zine aretotan Akira Toriyama autoreak sortutako pertsonaiei buruzko film berria estreinatuko dute, Zineuskadiri esker, euskaraz eta betiko ahotsekin. Xabier Amuriza bertsolaria izan zen lehen atalen bikoizketaz arduratu zena, eta Xabier Arkarazo aktore eta bikoiztailea izan da Dragoi Bola Super: Broly film berriaren itzulpenaz arduratu dena.