Dragoi bat Gaztelugatxen, plastikoaren aurka

Game Of Thrones telesail entzutetsuaren eszenatoki famatuenetako bat hartu du Greenpeacek, plastikoen egoera salatzeko. Hala, Gaztelugatxen dragoi gorri erraldoi bat agertu berri da (4 metro inguruko luzera du); ahotik baina ez du surik botatzen, plastikoak baizik. Ekintza honekin, erakundeak plastikoen kudeaketa okerra salatu du, itsasoen eta zehazki Euskal Herriko kostaldearen egoera larria agerian utziz.
Protestan, Greenpeacek gogorarazi du itsasoan "plastikoen inbasioa" gertatzen ari dela, eta egoera larriaren eragile nagusiak seinalatu ditu, hala nola, Colgate, Nestle, Danone, Coca-Cola, Mars, Johnson&Johnson, Pepsi eta beste hainbat.