Dracula 2000 *

Dracula 2000 * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dracula-2000/@@download/image/7p42-4.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Patrick Lussier. Aktoreak: Justine Waddell, Jonny Lee Miller, Gerard Butler, Christopher Plummer. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2000. Iraupena: 99 minutu.
7.zenbakia
Dracula 2000   *
Filmak Wes Craven maisuaren bedeinkapena duen arren, Scream arrakastatsuaren zuzendaria ekoizpenaz arduratu zen soilik. Lapur inozo talde batek Dracula banpiroa bere gatibutzatik askatu du oharkabe. Askatasuna lortu eta berehala, AEBetara doa Dracula. New Orleans hirira, hain zuzen. Banpiro mendekuzaleak ez du jazza atsegin, baina. Neskato jakin baten konpainia baizik. Pelikulatxoa txarra da; baina adiskideen babesean eta krispetatxo tona batekin edozer gauza irents daiteke. Diseinuzko banpirotxoak atsegin dituzten nerabetxoendako bakarrik.