Dr. Deseo: kimika egokia

Ohiturari jarraituz, bi urtean behin disko bat, Dr Deseo taldeak lan berria dakarkigu, "Suspira y conspira". Francis berriro dugu promozio lanei lotuta. Azken asteetan hirurogei bat elkarrizketa egin dizkioten arren, bilbotarrak gitarra afinatzeari utzi dio GAZTETXULOren deiari erantzuteko.
Aurreko diskoan ("Atrapado en tu silencio de incertidumbres y caricias"), askok aldaketa handia ikusi zuten, elektronika erabili zenutelako. Dena den, soinu sintetikoek eta Dr Deseok aspalditik elkar ezagutzen dute, ezta?
Bai, izan ere, gure lehenengo bateria erritmo kaxa bat izan zen. Guretzat aurretik jasotako doinuekin eta makinekin jolasean aritzea ez da inoiz arrotza izan. Baina egia da jendeak, batez ere, azken lanean erreparatu ziola horri.
Lan berriko abestiak zuzenekoan jotzeko gogoz egongo zarete, ezta? Artista askorentzat horrek balio baitu benetan, zuzenekoak alegia.
Prozesu desberdinak dira, ez dut uste bata bestearen gainetik dagoenik. Argi dago soinu ederra duen disko bat egiten duzunean, gero gauza izan behar duzula taula gainera ere soinu hori eramateko. Baina, era berean, ezin duzu sekulako zuzeneko indartsua egin eta gero indarrik gabeko diskoa. Estudioan gaudenean, ez dugu zuzenekoan pentsatzen, ez gara saiatzen giro hori lortzen, horretarako zuzenekoa dagoelako.
Abestiek izaera europarra dute, The Cure, Jesus & Mary Chain eta antzekoen bide beretik. Dena den, zure abesteko eran tango argentinarra txertatuta dago.
Ados nago, soinua europarra da eta une batzuetan ukitu frantsesa duela esango nuke. Egia da, hala ere, tangoak beti liluratu nauela; dekadentzia eta dotorezia hain ondo neurtutako dosian, oreka justuan Tango abeslarien eragin handia jaso dut konturatu gabe, ahoskatzean eta esaldiak musikatzerakoan nabaria da hori, baina ez dut nahita bilatzen.
Dr Deseo taldeari beti harrera ona egin izan zaio berez pop musikarako oso egokiak ez diruditen tokietan. Gaztetxeetan edo herritako festetan aritzen zaretenean, tokia lepo betetzen duzue, eta antzokietan ere gauza bera.
Egia esan, neuk ere horixe galdetu diot maiz neure buruari. Hasten ari ginenean, Rock Radical Vasco delakoaren urteak ziren, eta apur bat zaila zen beste musika mota bat egitea. Baina ez dakit... agian auzoko egoskorrenak izan garelako edo, gehiengoaren onespena lortu dugu. Gu beti hustu gara kontzertu guztietan eta nire ustez, jendeak hori antzeman egiten du. Kontua da, beste askok ere dena ematen dutela eta agian ez dutela harrera bera izaten.
Dr Deseo-ren emanaldi batean badira derrigorrez egon beharreko zenbait kantu, "La chica del batzoki" eta "Corazón de tango", kasu. Astuna al da oraindik ere aspaldiko abestiei heldu beharra?
Askok hori uste duten arren, ez da horrela. "La chica del batzoki" jotzea izugarri gustatzen zaigu. Agian hau gertatzen da nahiko talde dramatikoa garelako eta gure abesti zahar batzuk arinagoak direlako. "Corazón de tango"-ri buruz zer esango dizut! Benetan gozatua hartzen dugu abesterakoan. Badu zerbait, oraindik zer den ez dakidan arren, oso berezi bihurtzen duena. Agian ezinezko maitasunaren kontu hori: "Engainatu dezagun gure burua, laztana, eta esaidazu honek betirako iraungo duela"
"Suspira y conspira" izeneko lan honetan euskarazko kantuaren ohiturari eutsi diozue
Euskararekin egin nahi izan dugun konpromiso txiki bat da. Nik gaztelania ama hizkuntza dudanez, askoz hobeto adieraz dezaket nahi dudana hizkuntza horretan. Hala ere, beti saiatzen gara kantu bat, besterik ez bada, euskaraz egiten. Azken lan honetan idatzia Sonia Gonzalez gazteak egin du. Bide batez, edonori gomendatu nahi nioke bere liburua argitaratzen denean irakurtzea, potentzial handiko idazlea da eta.
Dr Deseo literatur mailan mami gehien duen taldeetako bat dela diote. Zer deritzozu?
Ez dakit, ez dut uste hainbesterako denik. Argi dago testuei garrantzi handia ematen diegula, eta horrexegatik, lan handia hartzen dut testuak idazten. Dena den, azkenaldian inguruko musikariak idazle handiek idatzitakoak ari dira erabiltzen, Atxaga edo Sarrionandiaren tamainako idazleenak. Ez gara esan beharrekoari garrantzia ematen diogun bakarrak.
Sekula pentsatu al duzue musikak izandako beste hainbat "doktorerekin" dituzuen gauza komunez? Dr Feelgood, Dr John...
Horixe baietz! Gutxik dute horren berri, baina gure izena aukeratzerakoan, Dr Feelgood-ena behin betiko inspirazioa izan zen. Badakizu, blues-aren inguruko zera magiko hura, bluesman zaharren botika eta hori guztia. Benetan harro gaude hainbat "doktore" handiren familia bereko kide izateaz.