Down with Love (Abajo el amor / Bye Bye Love) **

Down with Love (Abajo el amor / Bye Bye Love) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/down-with-love-abajo-el-amor--bye-bye-love/@@download/image/31p44-3.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Peyton Reed. Aktoreak: Ewan McGregor, Renée Zellweger, David Hyde Pierce, Sarah Paulson. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 101 minutu
31.zenbakia
Down with Love (Abajo el amor / Bye Bye Love)   **
Rock Hudsonek eta Doris Dayk 60ko hamarkadan elkarrekin errodatu zituzten komedia erromantiko xaloen espiritua berpiztu nahi izan du Peyton Reed zinema zuzendariak Down with Love atseginarekin. Barbara Novak idazle feminista sutsuak liburu berria kaleratu du. Bertan, emakumezkoek maitasuna saihestu behar dutela aldarrikatzen du. Kazetari gonazale batek idazle feminista limurtuko du; haren irudia apurtzeko asmoz. Amaieran, ordea, elkarrekin maiteminduko dira biak. Komedia erromantiko txoliña da.