“Down the road”

“Down the road” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/down-the-road/@@download/image/21p12-1.jpg
2002/07/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Van Morrison
21.zenbakia
“Down the road”
Donostian aritu ondoren eta Gasteizko Jazzaldira itzuli aurretik, Van Morrisonek lan berria argitaratu du, askoren ustez, 97ko “The healing game” izeneko lan hartatik, irlandarrak egindako kantu bildumarik onena. “Down the road” izeneko honetan, batez ere, blues ariketa dugu nagusi, balada geldoen tankera hartuta edo bestela, rhythm & blues ziztadak piztuta. Banda osatzen duten musikarien trebezia eta soinu garbia protagonista bakarraren (Morrison) eztarriaren esanetara dago.