Downen Sindromea izan zuen sei urteko neandertal baten fosila aurkitu da

Downen Sindromea izan zuen sei urteko neandertal baten fosila aurkitu da Aurrekaririk gabeko arkeologia aurkikuntza izan da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dowen-sindromea-izan-zuen-sei-urteko-neandertal-baten-fosila-aurkitu-da/@@download/image/Captura de pantalla 2024-07-10 a las 12.34.26.png
2024/07/16
Aurrekaririk gabeko arkeologia aurkikuntza izan da.
Downen Sindromea izan zuen sei urteko neandertal baten fosila aurkitu da

150.000 urte baino gehiagoko Downen Sindromea zuen sei urteko haur neandertal baten fosila topatu da. Kondizio genetiko honen ezagutzen den ebidentziarik antzinakoena da.

“Sei urtera arte bizitzea, espezie honen zaintza errukitsuaren beste froga bat gehiago da”, esan du Julio Rodriguez biologoak.

“Tina” izena jarri diote zientzialariek, ezin bada ere bere generoa zehaztu. Bai, zehaztu litekeena Downen Sindromea zuela da, gorra zela eta bertigo ezgaitzailea zuela. Sei urtera arte biziraun bazuen, bere komunitateko kide guztiek, bere biziraupena ziurtatzek, beharrezko lanak banatu zituztelako izan zen, bera babestuz eta zainduz.

Aurkikuntza hau egiteko, 1989an aurkitutako fosila, —belarri barruko egitura—, aztertu da. Honek frogatzen du, historiaurreko giza espezie honetan, gupida eta zaintza existitzen zirela, talde sozialeko kiderik zaugarrienak zaintzeko jokabide altruistak garatuz.

Neandertalgo gizakiek euren senide gaixoak zaintzen zituztela gauza jakina da. Hain da horrela, sorospen medikua garatu zutela lesio larrietarako eta erditzeetarako. Ez zegoena argi ordea, jokabide hauek modu altruistan egiten ote zituzten. Ikerketa berri honek frogatzen du hominido hauek maitasunez eta errukitasunez jokatzen zutela bere kideekin.