Double Natural

Double Natural https://www.gaztezulo.eus/albisteak/double-natural/@@download/image/Boomgates_Double_Natural.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Boomgates
135.zenbakia
Double Natural
Australiako Eddie Current Supression Ring (ECSP) punk taldeko Breandan abeslariaren pop egitasmoa da Boomgates. Estreinako lan honek ahots femeninoz eta maskulinoz jantziriko hamar gozoki dakartza. Comet Gain britainiarren ereserkiekin aldera daitezke, baita Zeelanda Berriko Flying Non diskoetxeko taldeekin ere (The Clean, The Go-Betweens eta The Bats). Whispering And Singing doinu dinamikoa da diskoaren gailurra. Finean, antipodetatik datorkigun beste ezusteko atsegin bat; oraingoan, melodia itsaskorrez josita. Ezkutatuta duzun pop bihotz hori elikatzeko jaki gozo-gozoa.