Dotoreena izan nahi baduzu...

Moda joerei asko begiratzen diezun horietakoa bazara, arretaz irakur itzazu ondorengo lerroak. Baina ez sekula ahaztu: nor bere joerak agindu behar du beti.
Pare bat urtez, kolore biziak egon dira modan: berde, hori eta laranja indartsuek gure tiraderak bete dituzte. Dena den, udaberria etorri bezain laster, aldatu egingo da hori guztia. Lasaitzeko ordua iritsi dela dirudi, kolore argiekin janzteko momentua, alegia; ez distirak ezta pastel-koloreak ere, baizik eta bien arteko nahasketa bat.
Material organikoa, hondartza, desertua, itsasoa aurten, natura izango da diseinatzaileen inspirazioa, bai neska eta mutilek jantziko ditugun arropak egiteko, baita gizon eta emakumezkoentzako arropak egiteko ere. Dena den, kontua izan ezazue, oso ondo dagoela hori guztia jakitea, eta gaur egungo ideiak kontuan hartzea, baina horiek disenatzaileek ezarritako joerak direla. Azkenean, hemen nor bere joerak agindu behar du.
Urdina nagusi
Aurtengo udaberrian urdina izango da kolore nagusia, edozein ñabardurarekin. Adibidez, marroia urdin-berdetsuekin konbinatzen baduzu, asmatuko duzu. Gorriak ere protagonismoa izango du dendetan, eta, jakina, txuri-beltza, beste urte batez, modan egongo da.
Izan ere, berdin dio txuri-beltza zerekin ipintzen duzun; txuri-beltza bakarrik edo beste tonu batzuekin nahastuta erabil dezakezu. Mutilentzat, grisa eta beltza izango dira oinarrizko koloreak, gizon klasikoak bueltatuko direla esaten baitute; hori bai, bakeroekin konbinatuta, adibidez.
Loreak eta larrua
Aurten kaleko dotoreena izan nahi baduzu, hona hemen kontuan har ditzakezun joeretako batzuk:
Larruzko jantziak
Aurtengo udaberrian, larruzkoak izango dira poltsak, gerrikoak, lepokoak edota eskumuturrekoak. Marroiak edo beltzak ere izan daitezke, zabalak eta harritxoekin.
Loreak
Edozein jantzitan, loreak izango dira protagonista nagusiak: gonetan, alkandoretan, zapatetan, eta baita barruko arropetan ere. Kolore ugarikoak badira, ez du axola askorik handiak edo txikiak diren.
Kortseak
Inoiz jantzi al duzue kortse bat? Oso ondo geratzen den jantzia da, eta edozeinek eraman dezake. Joan den urtean modan zegoen jada, eta halaxe jarraituko du aurten ere, baina Moulin Rouge-eko dantzariek eramaten zituzten koloreetan oinarrituta.
Gonak
Gonak asko erabiliko dira, bai udaberri honetan, baita udan ere, noski! Baina, ez motzegi, ezta luzeegi ere. Belauna baino pixka bat motzago, eta zabal-zabal.
Betaurrekoak
Leiar handiek pil-pilean jarraituko dute, baina oraingoan, ez dira aurreko urtean ikusi genituenak bezain handiak izango. Hegazkinlari-betaurrekoen joera, ez da apalduko aurten, eta betaurrekoen besoak mateak edo metalikoak izango dira, tonu argiekin.
Bakeroak edo blue-jeanak
Gure armairuan beti bakeroak behar ditugu. Edozer gauzarekin konbina ditzakegu bakeroak. Aurten, estu-estuak eramango ditugu, eta, puskatuak baldin badaude, hobe. 80ko hamarkada bueltan badatorkigu ere, uda honetan, galtza piratak erabiltzen jarrai dezakegu oraindik, modan jarraituko dute eta.

Dirudienez, oinetakoetan behintzat, aurten erosotasuna izango da gauzarik garrantzitsuena. Dendetan zapatilak izango dira nagusi, batez ere, mutilek erabiliko dituzten arren. Adibidez, John Foss disenatzailearen zapatilak arrakasta handia izaten ari dira mundu osoan. Baina oso garestiak dira!
Hain zuzen, hortxe dago meritua. Marka ezezagun asko dago, eta diseinu polit askoak dituzte, eta, jakina, askoz merkeagoak dira. Nesken artean ere, zapatilak protagonista izango dira: bota-formakoak izan daitezke, baina lokarridunak, takoirik gabekoak, eta egun osoan erabiltzeko erosoak.
Nolanahi ere, takoiak modaz pasatzen ez direnez, edozein dendatan topa daitezke. Teorian, gaur egun punta luzea ez da askorik erabiltzen, eta biribilduak nagusitzen ari dira. Hala ere, punta luzedunak asko ematendira oraindik.

Zein joera izango dira nagusi udaberrian eta udan?
Bi joera nagusi nabarmendu daitezke garai horietarako: alde batetik, etnikoa, eta, bestetik, marinel-estiloa.
Etnikoa diozunean, zer adierazi nahi duzu?
Kolore berdeak, marroiak, beixak, kakiak eta abar erabiliko direla; hau da, oso kolore naturalak. Bestalde, ezin dugu korala ahaztu, udaberrian eta udan, protagonista nagusietako bat izango baita. Disenuari dagokionez, alkandora eta gona zabal-zabalak izango ditugu, egurrezko, marfilezko edo bolizko apaingarriekin. Larruzko gerriko eta lepokoak ere ez dira faltako, noski.
Marinel-estiloa ere aipatu duzu. Betiko marinel-estilo klasikoa izango al da?
Ez, guztiz kontrakoa. Marrak asko eramango dira, baina beste marrazki batzuekin nahasita. Kolore klasikoak modan izango dira, baina beste batzuekin konbinatuta; pistatxoarekin, adibidez.
Eta, horrez gain, zein beste jantzi aipatuko zenituzke?
Aurten ere galtza piratak modan egongo dira, eta oso indartsu, gainera! Horiekin batera, bermudak ere asko erabiliko dira. Azken horiek sekulako garrantzia izango dute; udan, batez ere. Edonorentzako modukoak izango dira bermudak.
Uda, gehienbat kamisetak erabiltzen ditugu. Nolakoak izango dira aurtengo kamisetak? Zeintzuk izango dira joera nagusiak?
Labur-labur esanda: zabalak eta saguzar-besodunak. Bonbatxoak ere modan egongo dira, baina kamiseta horiek gerrialdean estuagoak izango dira, gorpuzkera pixka bat nabarmentzeko, eta goiko partean, aldiz, zabal samarrak izango dira. Moda hau edozeinentzako egokia da, bat argala izan edo ez, jantzi hauek beti ondo gelditzen direlako. Bestalde, bi zatiko kamisetak ere erabiliko dira, bata bestearen gainean jarrita; duela urte batzuk saltzen zirenak bezalakoak, alegia. Beraz, horiexek dira aurtengo joerak.

Oinetakoak: Modara, baino eroso

Aurten kamiseta zabalak emango dira"