Dortoka erraldoiak Galapago Uharteetara itzuli dira

Dortoka erraldoiak Galapago Uharteetara itzuli dira Santa Fe uhartean 207 dortoka erraldoi aske utzi dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dortoka-erraldoiak-galapago-uharteetara-itzuli-dira/@@download/image/ZOY5RAYIYZH2NKPBDCVJNZBRBU.jpg
2022/06/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Santa Fe uhartean 207 dortoka erraldoi aske utzi dituzte.
Dortoka erraldoiak Galapago Uharteetara itzuli dira

Bertan jatorria duten dortoka erraldoiak orain dela 150 urte desagertu ziren uharte horretatik. Bada, pasa den ekainaren 5ean, Galapagos Conservancy erakundeak Chelonoidis hoodensis dortoka espezia aske utzi zuen bere jatorrizko lekuan. Hain justu, jada desagertuak dauden dortoka erraldoiekin antz handiena duen espeziea. Helburua, dortoka hauek ekosisteman duten funtzioa betetzea da.

“Behin dortokak inguruan txertatua, proiektu honen zati garrantzitsua ekosisteman gauzatzen diren aldaketak baloratzea da eta dortokek bere inguruarekin gauzatzen dituzten elkarrekintzat ebaluatzea, batez ere uharteko iguanekin”, adierazi du Danny Ruedak, DPNG-ko ekosistemen zuzendariak. 

Dortoka erraldoi gazteak 4-10 urteko adina dute eta gatibutasunean haziak izan dira. Identifikatuak daude, eta bakoitzak GPS bat izango du gainean euren mugimenduen eta jardueren berri jakin ahal izateko. 

XVIII. mendean piratek eta bukaneroek uharteko dortoka erraldoien populazioa murriztu zuten. Egun, gizakiaren eraginez galdutakoa berreskuratzen lanetan ari dira. Galapago Uharteak, itsasalde kontinentaletik 1.000 kilometrora kokatuak, 1978an Unesco-k ondare-natural izendatutako gunea da.