Dorre bikien artean

Robert Zemeckis zuzendari estatubatuarra Philippe Petit funanbulistaren memorietan oinarrituko den filma prestatzen hasi da. Petit 1974an egin zen ezagun, New Yorkeko Dorre Bikiak zeharkatu ostean. Man on Wire (James Marsh, 2008) dokumentalak erakutsitakoa fikziora eramango du orain Zemeckisek, hiru dimentsioen azken teknologiak baliatuta. Aurre-ekoizpen lanak hasi dira eta zuzendariak Joseph Gordon-Levitti eskaini dio Petiten papera. Aktoreak ez du oraindik azken erantzuna eman.