Dorian Grayren erretratua

Dorian Grayren erretratua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dorian-grayren-erretratua/@@download/image/2012746050Dorian_Grayren_Erretratua.jpg
2012/07/06
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Oscar Wilde, Itzultzailea: Aitor Arana
131.zenbakia
Basil Hallwardek Doriani erretratu bat egin dionetik, soilik itxurak kezkaturik bizi da gaztea. Orduan Lord Henry ezagutuko du, eta hark esandakotik abiatuta, edertasunarekin obsesionatuko da Dorian; betiko gazte mantendu beharrak itsutuko du. Aldiz, erretratua zahartzen hasiko da, eta pixkanaka amaiera tragiko baterantz amilduko da protagonista. Idazle irlandarrak 1890ean argitaratutako liburua nahiko surrealista den arren, gai aldetik gaur egungoa izan liteke.