Dordoka, hipopotamoaren ama

Tsunamiek Keniako kostaldean eragindako kalteen ondorioz, Owen izeneko hipopotamo gaztea familiarik gabe zegoen. Hala ere, natur erreserba batera eraman zuten, eta han, 120 urteko dordoka batengan aurkitu du babesa. Owen hipopotamoa Mzee dordokari hurbildu zitzaion, haren azal-kolorea hipopotamoarenaren antzekoa baita, eta geroztik, bi animaliak ez dira elkarrengandik banandu.