DorDoka Fest, hamar urteak ospatzeko

DorDoka Fest, hamar urteak ospatzeko Dagoeneko hamar urte igaro dira Donostiako Doka Kafe Antzokiak ateak ireki zituenetik; ospatzeko, Amparanoia, Siniestro Total, Rural Zombies eta hainbat sorpresa prestatu dituzte. Maiatzaren 11n izango da festa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dordoka-fest-hamar-urteak-ospatzeko/@@download/image/click.jpg
2017/03/17
berria
Dagoeneko hamar urte igaro dira Donostiako Doka Kafe Antzokiak ateak ireki zituenetik; ospatzeko, Amparanoia, Siniestro Total, Rural Zombies eta hainbat sorpresa prestatu dituzte. Maiatzaren 11n izango da festa.
DorDoka Fest, hamar urteak ospatzeko

Donostiako Kafe Antzokiak 2007ko Maiatzaren 11n zabaldu zituen ateak lehen aldiz, DOKA ezizenez. Euskara zein euskal kultura lehenetsiz eta bestelakoei ere harrera eginez, Donostiako eszenari ekarpen baliotsua egin diogulakoan gaude hamar urteko ibilbide oparo honetan.


Hamar urte hauek ospatzeko, DORDOKA FEST festibala martxan jarri dute. Dordoka Fest jaialdiaren lehen edizioa urtero ospatuko den jaialdi handi baten abiapuntua izango da. Honela, Euskal Herrian, estatuan zein nazioartean oihartzuna duten musika taldeek osatuko dute kartela datozen edizioetan. Aurtengoari begira gure aretoa txiki gelditu zaien lau talde puska dituzte, Euskal Herriko bi talde gazte eta indartsu batetik: Rural Zombies zestoarrak eta Skakeitan donostiarrak eta bestetik aurkezpen handirik behar ez duten Amparanoia eta Siniestro Total talde ospetsuak.

 

Jaialdiaren izenaren aukeraketa ez da kasualitate hutsa, dordokaren irudiak leialtasunez irudikatzen bait du Dokaren izaera: Donostiako Kafe Antzokitik pausoz pauso ari gara lanean mantsoki baino indartsu. Mantso ibili izanagatik dordokek oskol gogorra dute hortan delarik euren indarra. Hontaz gain gure kultura eta hizkuntzaren antzera animali zaharra da dordoka, urte luzez bizi dena. Bide beretik hamarkadaz hamarkada irautea da beren xedea gurekin batera etorri nahi duten herritar eta artistak bide lagun.

 

DOKAREN HAMAR URTEAK

Donostiako Kafe Antzokiak (DOKA), 2007ko maiatzaren 11n zabaldu zituen estreinekoz bere ateak.

Euskal Herriko beste zenbait hiri edo eta herrietan, izpirituz edo arimaz anaia-arrebak izan daitezkeen proposamenak ezagutu dituzte lehenagotik: Bilbon Bilboko Kafe Antzokia, Durangon Plateruena, Elgetan “Espaloia”,…

Inbidi sano eta zintzo batek bultzatuta eta Donostiak ere merezi zuen halako gune baten hutsunea nabarmena izanik, hura ahalik eta era duinenean betetzeko sortua izan zen DOKA. Umil baina sendo. Euskara eta euskal kultura abiapuntu eta oinarri dituelarik, leihoak zabalik dauzka DOKAK bestelako hizkuntzek eta kulturek gurean aterpe izan dezaten. DOKA Kafe Antzokian, taberna zerbitzuak eskaintzearekin batera, asteburuetan ordutegi luzeaz goza daiteke eta guzti horretaz gain, kultur programazio mardula eta zabala ere aurki dezakezu (zuzenean: musika kontzertuak, antzerkiak, bertso-saioak, diaporamak, hitzaldiak eta abarrak).

Ezin ahaztu DOKA Kafe Antzokiaren auzo kokapena. Ezaguna den Antigua auzoko bihotz-muinean kokatzen den gunean dago DOKA Kafe Antzokia. Sustraiak hemengo, zangoak hango, beso eta begi franko. Bertute ugari: auzo bizi eta alaia, jendetsua eta kale zalea, hondartza bertan duena, Igeldo herriko magalean pausatua, Donostia erdialderako berehalako komunikazio erraza du eta Euskal Herriko Unibertsitateko mugetatik gertu aurkitzen da. Kokapen aberatsa, alegia, herritarraren esku, herritarraren gozamenerako zabalik dagoen gunea.