Doolittle andere berriaren bila

My Fair Lady (1964) klasiko handiaren remakeari buruz zurrumurru ugari entzun dira azkenaldian. Zalantza nagusia argitu da ordea. Danny Boyle, Baz Luhrmann eta Stephen Daldryren izenak bolo-bolo ibili dira zuzendariaren aulkia betetzeko hautagai gisa, baina azkenean, John Madden ingelesa aukeratu dute. Baina Shakespeare in Love (1999) laudatuaren zuzendariari lanean hasi orduko sortu zaio lehen arazoa. Audrey Hepburnen ordezko izatera deitua dagoen Keira Knightleyk ezezkoa eman dio.