Donut-aren jatorria

Ba al zenekien nola sortu zen donuta? Lehendabiziko donut-ak Holandan sortu ziren, XVII. mendean. Berez, zartagian frijitutako ore hutsa zen. Ingelesek, gozokia, Ameriketako Estatu Batuetara eraman zuten eta doughnut (intxaur pasta) izena jarri zioten. Hasierako donut haiek, ordea, arazo bat zuten: erdian oso gordinak ziren. 1847an, hala ere, Hanson Gregory marinel estatu batuarrak arazoa konpondu zuen
erdian zuloa eginda. Orduz geroztik, donut-ek forma berezi horri eutsi diote.