Dont Come Knocking (Llamando a las puertas del cielo) ***

Garai batean, Wenders eta pelikula ona sinonimoak ziren; baina azken urteotan, iparrorratza nahikoa galduta ibili da zinemagile alemaniarra. Film honekin, ordea, Wenders aspaldiko bidera itzuli da. Western kaskarretan lan egiten duen bigarren mailako aktore baten istorioa kontatzen du pelikulak. Zinema izar izan zeneko sasoia aspaldi iraungi zen, eta egun alkohola eta drogak ditu lagun bakar. Egun batean, bakardadearen gatibutzatik ihes egin, eta bidaia bat egingo du cowboy bakartiak. Bidaia horretan, xahutzen duen hutsaltasunaz jabetuta, sentimenduen erraietara joko du. Maite izan zuten pertsonen bila, alegia. Drama fin eta hunkibera da.