Donostiar gazteentzako MartxUp! programak proiektuak aurkezteko epea ireki du

Donostiar gazteentzako MartxUp! programak proiektuak aurkezteko epea ireki du 18 urtetik 30era bitarteko gazteek aurkez ditzakete eskaerak uztailaren 13ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiar-gazteentzako-martxup-programak-proiektuak-aurkezteko-epea-ireki-du/@@download/image/martx up.png
2023/06/14
18 urtetik 30era bitarteko gazteek aurkez ditzakete eskaerak uztailaren 13ra bitarte.
Donostiar gazteentzako MartxUp! programak proiektuak aurkezteko epea ireki du

Donostiar gazteen ideiak landu eta horiek garatzen laguntzeko helburua du MartxUp! programak,  gazteak hiriko gizarte, kultura eta ekonomian era aktiboan ekitera bultzatzeko.

Ideiak eta proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek parte har dezakete, banaka zein taldeka, eta taldekideetako batek, gutxienez, donostiarra izan beharko du.

Jarduera eremua askea izango da, eta ez da esparru jakin batera mugatuko. Zirriborro, garapen edo inplementazio fasean dauden proiektuak izan daitezke. Hein handienean Donostian izango dute garapen eremua eta hiriaren edo hiritarren onurarako izango dira.

Parte hartzeko eskaera www.martxup.eus orrialdean aurkeztu behar da, uztailaren 13ra bitarte. Epaimahaiak proiektuen bideragarritasuna, originaltasuna, berrikuntza eta zehaztapen maila izango ditu kontuan aukeraketa egiteko garaian. 

Proiektuak hautatuak izanez gero, bi eta lau pertsona arteko taldetan landu beharko dira. Garapen faserako formazioa jasoko dute parte-hartzaileek, proiektua aurrera eraman ahal izateko. Fase honetan bost tailer izango dira, eta MartxUP programan parte hartzen ari diren gazteek ez ezik, Donostiako gainerako gazteek ere izango dute bertan egoteko aukera. Proiektuak zehaztu, akzio plana egin, eta saretze prozesua abiatuko dute urrian eta abenduan landuko duten garapen fasean. Ondoren, aurkezpen aldia izango da.