Donostiako Zinemaldiko kartela, ikusleari begira

Donostiako Zinemaldiko kartela, ikusleari begira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-zinemaldiko-kartela-ikusleari-begira/@@download/image/20105104074zinemaldia.jpg
2012/12/13
berria
Donostiako Zinemaldiko kartela, ikusleari begira
"Begirada batek gonbidatuko gaitu, irmotasunez, jakin-minez eta desafioz, 58. Zinemaldiaren edukia ezagutzera". Hitz horiekin azaldu du Zinemaldiko zuzendaritzak kartelaren esanahia. Irailaren 17tik 25era bitartean izango da Zinemaldia.





Zinemaldiko zuzendaritzak aurreratu duenez, Sail Ofizialean 15 pelikula lehiatuko dira. Bestalde, bi atzerabegirako izango ditu zinema jaialdiak. Horietako bat Don Siegeli (Chicago 1912-Nipomo, California 1991) eskainiko diote. Besteak ez fikziozko zinemagintzari, hau da dokumentalei, toki egingo die.