Donostiako Zinemaldiko hainbat film Bilboko Alondegian ikusgai

Donostiako Zinemaldiko hainbat film Bilboko Alondegian ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-zinemaldiko-hainbat-film-bilboko-alondegian-ikusgai/@@download/image/zinemaldia-alon_1412073734.jpg
2014/09/30
berria
Erredakzioa
Donostiako Zinemaldiaren 62. edizioaren estreinatu diren hainbat film proiektatuko dituzte, hirugarren urtez, Bilboko Alondegian. Urriaren 5a bitarte, guztira, Zinemaldiko hainbat sailetako zortzi pelikula izango dira ikusgai urriaren.


Sail Ofzialeko Pablo Maloren Lasa y Zabala filmaren proiekzioarekin abiatu zuten atzo –irailak 29– astebetez luzatuko den Zinemaldiaren 62. edizioko filmen egitaraua. Gaur, arratsaldeko 20:00etan aldiz, Sail Ofizialeko Christian Petzolderen Phoenix filma izango da ikusgai eta urriaren 5a bitarte zortzi pelikulek osatzen duten egitarau interesgarria prestatu dute.

Sarrerak 4,5 euroren truke salgai daude dagoeneko, Golem zinemetan eta Sarean, baina, Alondegiko txartela dutenek, 3,5 eurotan eskuratu ahal izango dituzte.

Egitaraua



Irailak 29, astelehena (20:00, Auditorium): Pablo Maloren ‘Lasa y Zabala’
Irailak 30, asteartea (20:00, Auditorium): Christian Petzolderen ‘Phoenix’
Urriak 1, asteazkena (20:00, Golem Zinemak): Matías Lucchesiren ‘Ciencias Naturales’
Urriak 2, osteguna (20:00, Auditorium): Roberto Castóneren ‘Los tontos y estúpidos’
Urriak 3, ostirala (20:00, Auditorium): François Ozoneren ‘Une nouvelle amie’
Urriak 4, larunbata (20:00, Golem Zinemak): Albert Shineren ‘In her place’
Urriak 5, igandea (18:00, Golem Zinemak): Zeresnay Berhane Mehariren ‘Difret’
Urriak 5, igandea (20:00, Golem Zinemak): Simon Jaquementeren ‘Chrieg’