Donostiako Urgull mendia ezagutzeko ibilbideak

Donostiako Urgull mendia ezagutzeko ibilbideak Familientzako prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira eta uztaileko eta abuztuko ostiraletan egingo dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-urgull-mendia-ezagutzeko-ibilbideak/@@download/image/urgull mendia.jpg
2021/07/05

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Familientzako prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira eta uztaileko eta abuztuko ostiraletan egingo dituzte.
Donostiako Urgull mendia ezagutzeko ibilbideak

San Telmo Museoak familiei zuzendutako jarduerak antolatu ditu Urgulleko Historiaren Etxean. Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira, Urgull era ludikoan ezagutzeko. Uztaileko eta abuztuko ostiraletan izango dira eta bost urtetik gorako haurrentzako dira aproposak. Ibilbideak Historiaren Etxetik abiatuko dira eta hirian bukatu.

Joan den ostiralean hasi zituzten ibilbideak eta hiru motatakoak izango dira: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa (uztailaren 30ean); Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria (uztailaren 9an eta abuztuaren 6an); Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila (uztailaren 16an eta abuztuaren 13an); eta Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa (uztailaren 23an eta abuztuaren 27an). 

Jarduera doakoa da baina leku kopuru mugatua izango denez, aurrez erreserbatu beharko da tokia.