Donostiako Udaleko Gazteria Sailak atari berria du!

0 eta 30 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako atari berria jarri du martxan Donostiako Udaleko Gazteria Sailak; kolore, bizitza eta eduki gehiago ditu, baita multimedia atala eta bloga ere, eta guztia adinaren arabera sailkatutako multzoetan antolaturik. Eman begiratu bat!
Iragan ostegunean, abuztuaren lehenean, estreinatu zuen webgune berria Donostiako Udaleko Gazteria Sailak. Naiara Sampedro Gazteria zinegotziak aditzera eman zuenez, publikoaren beharretara egokitzea eta erabiltzaile gehiago erakartzea izan da haien helburua, eta horretarako, aukera zabalagoa eskaintzen duen ataria sortu dute.
0 eta 30 urte bitarteko haur eta gazteak hartzen ditu Gazteria Sailak, eta ezinbestekoa izan da adin tarteak finkatzea, bakoitzari bere neurriko eskaintza eta edukiak helarazteko. Hiru tarte bereizi dituzte: 0 eta 12 urte bitarteko haurrak, 13 eta 17 urte bitarteko gaztetxoak, eta 18 urtetik gorako gazteak. Hala, talde bakoitzari egokitutako programa eta zerbitzuei buruzko informazioa jasoko du.
Multimedia atala eta bloga
Berrikuntza nagusietako bat multimedia atala da. Bertan, sailak berak sortutako ekimenei buruzko argazki eta bideoak plazaratzeko aukera izango dute gazteek, eta beren arteko trukeek, musika kontzertuek, antzezlanek, ikastaroek… leku berezia izango dute. Horrekin batera, blog bat ere jarri dute martxan, erabiltzaileekin harremantzeko bide berriak zabalduz. "Haurtxokoetan, gaztelekuetan eta Kontadoresen egunero zer egosten den jakin ahal izango dute", azaldu du Sampedrok. Eta ez hori bakarrik, gazteek ere webari beren ekarpenak egiteko aukera izango dute!
Gainera, Facebook, Twitter eta Tuentin ere gero eta jarraitzaile gehiago ditu sailak, eta pixkanaka, presentzia indartzen joatea du jomuga.