Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak euskal abesti feministen playlista argitaratu du

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak euskal abesti feministen playlista argitaratu du Izaro, Olatz Salvador, Huntza, Alarma Morea, Neomak eta Kai Nakairen kantuak daude zerrendan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-udalaren-musika-eta-dantza-eskolak-euskal-abesti-feministen-playlista-argitaratu-du/@@download/image/0.jpeg
2023/12/05
Izaro, Olatz Salvador, Huntza, Alarma Morea, Neomak eta Kai Nakairen kantuak daude zerrendan.
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak euskal abesti feministen playlista argitaratu du

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak euskarazko playlist feminista sortu du, ikasleei eta euskal herritarrei euskaraz genero berdintasunarekin konprometitutako errepertorio bat eskaintzeko asmoz. 69 abesti daude zerrendan, eta hainbat estilotako kantuak ageri dira: rocka, trapa, popa, folka, rapa... 

"Kausa feminista besarkatu duten eta genero berdintasunaren aldeko borrokan arrasto nabarmena utzi duten" tokiko artisten kantuen aukeraketa egin dute. Besteak beste, artista hauen abestiak ageri dira zerrendan: Izaro, La Basu, Liher, Glaukoma, Hesian, Neomak, Kai Nakai, Olatz Salvador, ETS, Afrika, Mikel Markez, Huntza, Alarma Morea, Maixa eta Ixiar... 

Ikasleen artean zein etxean, familia giroan, erabiltzeko tresna izan nahi du, "etxean berdintasuna sustatzeko aukera eskainiz": "Etxean edo autoan erabil dezakete zerrenda, berdintasunezko hezkuntzarako eta bizitzaren alderdi guztietan genero ekitateak duen garrantziaren inguruko elkarrizketarako giro aproposa sortuz". Musikak "gizartea aldatzeko duen gaitasuna" nabarmendu dute.