Donostiako Ttan Ttakun irratiak 'Bermuteke' festa antolatu du larunbaterako

Donostiako Ttan Ttakun irratiak 'Bermuteke' festa antolatu du larunbaterako Zuzeneko musika, karaokea eta jam sessiona izango dira eguerditik aurrera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-ttan-ttakun-irratiak-bermuteke-festa-antolatu-du-larunbaterako/@@download/image/IMG-20230220-WA0031.jpg
2023/03/22
Zuzeneko musika, karaokea eta jam sessiona izango dira eguerditik aurrera.
Donostiako Ttan Ttakun irratiak 'Bermuteke' festa antolatu du larunbaterako
Donostiako Ttan Ttakun irrati libreak Bermuteke festa egingo du larunbatean, hilak 25, Egia auzoko Txondorra kulturgunean. Musika, janaria eta giro alaia izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eguerdiko hamabietan hasi eta arratsaldean zehar. 
 
Zuzeneko musikarekin karaokea egingo dute, eta nahi duenak mikrofonoa hartu eta abestu ahal izango du. Jam session irekia ere izango da. Gainera, besteak beste, jateko txistorra pintxoak eta edariak izango direla jakinarazi dute.
 
Sarrera doakoa izango da eta Karmengo Ama kaleko 60. zenbakitik sartu beharko da.