Donostiako San Telmo museoaren 120.urteurrena ospatuko dute hilabete honetan

Donostiako San Telmo museoaren 120.urteurrena ospatuko dute hilabete honetan 1902ko urriaren 5ean inauguratu zen Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa, gaur egun San Telmo Museoa dena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-san-telmo-museoaren-120-urteurrena-ospatuko-dute-hilabete-honetan/@@download/image/STM-120-Andia kalea 1902 calle Andia-Leopoldo Ducloux.JPG
2022/10/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudiak: Leopoldo Duclaux eta Iker Odriozola

1902ko urriaren 5ean inauguratu zen Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa, gaur egun San Telmo Museoa dena.
Donostiako San Telmo museoaren 120.urteurrena ospatuko dute hilabete honetan

Urtemuga ospatzeko ekintzak bihar hasiko dira, urteurrenaren bezperan, bazkideei, patronoei eta gaur museoa osatzen duten pertsonei zuzendutako ekitaldi batekin. Asteazkenean beteko dira 120 urte museoa inauguratu zela, eta ate irekien eguna egingo dute, "San Telmora hurbildu nahi duten pertsona guztiekin ospatzeko".

Urrian doako bisita gidatuak ere egingo dituzte. Astearteetan, larunbatetan eta igandeetan izango dira, aldez aurretik museoaren webgunean izena emanda. Euskarazkoak astearte eta igandetan 12:00etan, eta larunbatetan 18:30ean izango dira. 

Gainera, hilabete honetako larunbatetan Paperezko museo bat  izeneko artista tailerrak antolatu dituzte familientzat. Aran Santamariaren laguntzaz, parte-hartzaileek beren museoa sortu ahal izango dute pop-up teknikaren bidez.

Bestalde, museoa gizarteari hurbildu eta ahalik eta pertsona gehien museoaren parte izateko kanpaina ere jarri dute martxan. San Telmori lotutako pertsona ezagun eta anonimoek hartu dute parte, beren burua identifikatzen duten erakusketa iraunkorreko obra edo pieza baten bidez. Esaterako, Eñaut Aranbarri bazkide babesleak Vespa aukeratu du, 1953koa; Maialen Chorraut piraguistak Aurelio Arteta Errastiren Arraunlaria, estropaden kartelerako zirriborroa, 1930ekoa; eta Izaro musikariak Mikel Laboaren gitarra, 1976koa.