Donostiako Piratek ihauteri festa egingo dute bihar

Donostiako Piratek ihauteri festa egingo dute bihar https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-piratek-ihauteri-festa-egingo-dute-bihar/@@download/image/20122164998piratak1.jpg
2012/12/13
berria
Donostiako Piratek ihauteri festa egingo dute bihar
Bulebarreko kioskoan 20:30etan bilduko dira bihar —otsailak 17, ostirala— Donostiako Piratak, eta festa herrikoi eta parte hartzaile alternatiboa egingo dute ihauterien aitzakitan. Noski, bertara hurbiltzen direnek mozorroturik azaldu beharko dute, eta horretarako, 'krixixa' gaia proposatu dute antolatzaileek. Umoreari ateak zabalik utzita, ihauteri giroa piztuko dute Piratek Gipuzkoako hiriburuan.

Urtarrilaren 28an egin zuten Piraten I. Biltzarra Donostiako Doka Kafe Antzokian, eta bertan erabakitakoaren haritik, aurtengo ihatuerietan festa herrikoaia egingo dute. Gaia 'krixixa' da, eta beraz, krisia pairatzen duten herritarrez, edota XVII. Mendeko herri xeheaz, piratez, bufoiz, politikariz, etab. mozorrotzeko proposamena luzatu dute.

Azken batean, piraten parte den umorea erabili beharko dute bertaratuek,  alboko bideoan antolatzaileek bideoan erakutsi dituzten ideiak jarraituz. Dena dela, ez da Donostiako Piratek ihatueritako ekimen bat antolatzen duten lehen aldia, 2010ean mozorro festa egin baitzuten Dokan.