Donostiako Piratek I. Biltzarra egingo dute larunbatean

Donostiako Piraten kolektiboak hamargarren urteurrena bete du aurtengoan, eta larunbatean I Biltzarra egingo dute Donostiako Doka Kafe Antzokian. Goizeko 11:00etan hasi, eta arratsaldeko 17:00ak arte dute hitzordua, baina tartean bazkaltzeko astia hartuko dute. Anima zaitezte, piratak!
2002an sortu ziren Donostiako Piratak, jai herrikoiei indarra eman eta ekimen berriak sortzeko asmoz. Hamar urtetako ibilbidean 11 egitasmo aurrera eraman dituzte, eta Aste Nagusiko Abordaia festen ikur bilakatzea lortu dute. Urtetik urtera, geroz eta pirata gehiago biltzen dira abuztuaren 15ean portuan, eta beste herrietatik ere hurbiltzen dira piratak Gipuzkoako hiriburua abordatzera.
Horretaik, 2012a inflexio puntua bihurtu nahi dute. Egitarau eta antolaketa eredu berri bat garatzeko egitasmoa aurrera darraite, bereziki lan eredu hori herritarrei ireki eta zabaltzeko. Lan horretan, Udalaren egitekoa ezinbestekoa dela azpimarratu dute Piratek.
Beraz, ideiak proposatu eta antolaketa berria nola egin erabakitzeko, Piraten I. Biltzarra antolatu dute larunbaterako. Herritar orori zabaldu diote deialdia, jai ereduaren inguruan eztabaidatzeko. Jaiak denonak direlako.
1. zatia: 11.00tatik 13:00tara
Luntxa: 13:00tatik 14:00tara
2. zatia: 14:00tatik 17:00tara

Egitaraua
1. zatia: 11.00tatik 13:00tara
Luntxa: 13:00tatik 14:00tara
2. zatia: 14:00tatik 17:00tara