Donostiako Piratek abian dute Musika Lehiaketa

Donostiako Piratek abian dute Musika Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-piratek-abian-dute-musika-lehiaketa/@@download/image/2011591326Piraten_Musika_Lehiaketa.jpg
2012/12/13
berria
Donostiako Piratek abian dute Musika Lehiaketa
Aurten ere, musika talde hasiberriei Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoz antolatu dute ekimena.

Musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren taldeei bidea errazteko helburuarekin jaio zen Donostiako Piraten Musika Lehiaketa, eta horretan segitzeko konbentzimendua dute.
Gainera, iaz harrera eta erantzuna bikainak izan zirela kontuan hartuta, aurten "dimentsio handiagoa" eman nahi diote lehiaketari. Horregatik, orain arte bezala, apaimahaiak aukeratutako hiru talde onenek Aste Nagusian Trinitate Plazan antolatzen duten kontzertuan jotzeaz gain, lehenengo kanporaketa gainditzen duten sei taldeek bi finalaurreko jokatuko dituzte.
Bestela, baldintzak ez dira gehiegi aldatu. Donostia eta inguruetako (Oarsoaldea eta Buruntzaldea) musika talde gazteei (gehienez maketa bat edo disko autoekoiztu bat argitaratu dutenak)  zuzendutako lehiaketa da, eta parte hartu nahi dutenek maiatzaren 26ra arteko epea dute hiru abesti eta taldearen informazioa (ibilbidea, kontaktua, argazkiak) izanpirata@gmail.com helbidera bidaltzeko.
Bi talde onenak zein diren deliberatzeaz epaimahaia (musika adituek eta Donostiako gazte mugimenduko kideek osatua) arduratuko da, eta kontzertuetara gerturatutakoek aukeratuko dute hirugarren bat. Jakinarazi dutenez, ez dute musika estiloari dagokionez bereizketarik egingo eta euskaraz abesteari balio erantsia aitortuko diote. Hiruek, kontzertua emango dute Donsotiako Aste Nagusian, Piraten gunean.