Donostiako 'Oroimenaren bidea' bisitaldi antzeztuetan izena emateko epea zabaldu dute

Donostiako 'Oroimenaren bidea' bisitaldi antzeztuetan izena emateko epea zabaldu dute Iraileko larunbatetan izango dira bisitaldiak, eguerdian eta arratsaldean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-oroimenaren-bidea-bisitaldi-antzeztuetan-izena-emateko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/oroimenaren bidea ibilbidea.png
2022/08/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Iraileko larunbatetan izango dira bisitaldiak, eguerdian eta arratsaldean.
Donostiako 'Oroimenaren bidea' bisitaldi antzeztuetan izena emateko epea zabaldu dute

Matxinada militar frankistaren garaian Donostian gertatutakoa ezagurazteko helburua dute hiriko bisitaldi antzeztuek. "Iragana ezagutzea, batzuk ez nahasten saiatzen diren arren, funtsezkoa da oraina ulertzeko. Diktadura sufrimendu handia izan zen donostiar gehienentzat, jazarpena, kartzela eta kasu askotan beren bizitzarekin ordaindu baitzuten. Ibilbide hauek gure historiaren garai hura erakusten dute, bizitako leku eta gertaera nagusiak", adierazi du Ane Oyarbide Eskubide Zibilen zinegotziak.

Bi antzezlek gidatuko dute bisitaldia, eta donostiarrek 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten esku geratu arte bizitako uneak irudikatuko dituzte, Xabier Lopez Askasibarrek idatzitako gidoiaren arabera. 

Ibilbidea Easo plazako kioskoan hasiko da, eta San Jose ikastetxera, Askatasunaren hiribidera, eta Maria Kristina hotelaren inguruetara joko dute gero. Zurriolako zubiaren inguruan amaituko da bisitaldi antzeztua. Ordubete eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera.

Iraileko larunbatetan izango dira bisitak, egunean bi saio, bata eguerdiko 12:00etan, eta bestea arratsaldeko 18:00etan. Irailaren 3an eta 17an, euskaraz egingo dute, eta irailaren 10ean eta urriaren 1ean, gaztelaniaz. Emanaldiko 20 pertsonako taldea osatuko da, gehienez, eta aldez aurretik izena eman behar da.