Donostiako Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka zabalik da irailaren 11ra arte

Donostiako Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka zabalik da irailaren 11ra arte Hogeita hamar postu jarri dituzte Gipuzkoa plazan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-liburu-zahar-eta-okasiozkoen-azoka-zabalik-da-irailaren-11ra-arte/@@download/image/liburu-azoka3.jpg
2022/08/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

 

 

Irudia: Beñat Parra

Hogeita hamar postu jarri dituzte Gipuzkoa plazan.
Donostiako Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka zabalik da irailaren 11ra arte

Ostiralean ireki zuten 37. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka Donostiako Gipuzkoa plazan. Euskal Herriko, Madrileko, Valentziako eta Leongo hamar liburu-denda eta editorial batek ipinitako hogeita hamar postu daude azokan.

Ehun urte baino gehiagoko liburuak aurki daitezke bertan eta baita, berriagoak izanagatik, aurkitzeko zailagoak diren aleak ere. Okasiozkoak, berriz, editorialak deskatalogatu eta merkatuan baino ehuneko hogei merkeago saltzen dituztenak izaten dira. 

Irailaren 11ra arte egongo da zabalik azoka honako ordutegi honetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.