Donostiako 48. Liburu Azoka zabalduko dute gaur
Euskadiko Liburu Ganbarak antolatzen duen Donostiako Liburu Azoka gaurtik uztailaren 9ra bitarte izango da zabalik, Gipuzkoa plazan. Liburu-denda eta banatzaileen nobedadeak egongo dira salgai bertan. Azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.
Azokaz gain, liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak egingo dituzte Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan. Gaur, Miguel Usabiagak A rueda aurkeztuko du, 19:00etan, San Jeronimo aretoan.
Uztailaren 4an, 19:00etan, Cristina Lizarbe eta Ane Eslavak Cartas a una mujer negra lana izango dute hizpide San Jeronimo aretoan. Hurrengo egunean, Felix Marañak El bosque no es un árbol repetido aurkeztuko du prentsaren aurrean. Egun berean, 19:00etan, Eduardo Escobar 59 cigüeñas liburuaren inguruan arituko da San Jeronimo aretoan.
Uztailaren 6an, Laura Balagué, Javier Sagastiberri eta Juan Infante San Jeronimo aretoan izango dira, 19:00etan, Una investigación laica lana dela eta. Azkenik, arratsalde horretan bertan, Felix Marañak El bosque no es un árbol repetido liburua aurkeztuko du San Telmo museoan.
