Donostiako Kontadores Gazte Zentroak kultur proposamenak jasotzeko deialdia zabaldu du

Donostiako Kontadores Gazte Zentroak kultur proposamenak jasotzeko deialdia zabaldu du Proposamenak ekainaren 6ra arte aurkez daitezke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-kontadores-gazte-zentroak-kultur-proposamenak-jasotzeko-deialdia-zabaldu-du/@@download/image/kultur proposamen.png
2023/06/01
Proposamenak ekainaren 6ra arte aurkez daitezke.
Donostiako Kontadores Gazte Zentroak kultur proposamenak jasotzeko deialdia zabaldu du

Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du, bertako eta gazte izaeradun sormen prozesuak eta proposamen berriak integratzeko asmoz.

Laborategiak, lantegi trinkoak edota arte biziekin (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak) loturiko pieza eszenikoak gauzatzeko proposamenak onartuko dira.

Interesa duen edonori irekita dago, baina Donostian bizi diren 18 urtetik 30 urtera arteko gazteek izango dute lehentasuna. 

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 6ra arte egongo da irekita. Dokumentazioa online aurkeztu beharko da, eskaera-inprimakia bete eta kontadores@donostia.eus helbidera bidalita.

Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta eurak jarriko dira harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Gazte zentroak bere gain hartuko ditu ekintza garatzeko behar ekonomikoak eta, beraz, hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta ekoizteko aurrekontu bat izango dute.  

Oinarriak hemen kontsulta daitezke. Informazio gehiago behar izanez gero, kontadores@donostia.eus helbide elektronikora idatzi edo 943483476 telefono zenbakira deitzeko jakinarazi dute.