Donostiako inauterietako kartel lehiaketa

Donostiako inauterietako kartel lehiaketa Diseinuak azaroaren 16a baino lehen bidali beharko dituzte norbanako zein enpresek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-inauterietako-kartel-lehiaketa/@@download/image/inauteri.png
2021/11/04

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Diseinuak azaroaren 16a baino lehen bidali beharko dituzte norbanako zein enpresek.
Donostiako inauterietako kartel lehiaketa

Donostia San Sebastian Festak unitateak 2022ko Inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Norbanako zein enpresek har dezakete parte, eta nahi bezainbat zirriborro aurkez daitezke edozein modalitatetan: argazkia, marrazkia...

Kartela diseinatzerakoan generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatu beharko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria saihestuz. 

Proposamenak azaroaren 16ko eguerdiko ordu bat eta erdiak baino lehen bidali behar dira posta arruntez edo posta elektronikoz. Kartel irabazlea 2021eko abenduaren eta 2022ko otsailaren bitartean aurkeztuko da jendaurrean. 1000 euroko saria izango du garaile izendatzen duten lanak. 

Oinarriak Donostia Kulturaren webgunean zintzilikatu dituzte.