Donostiako hainbat musika talde izango dira Musikagela Festen laugarren edizioan

Donostiako hainbat musika talde izango dira Musikagela Festen laugarren edizioan Eguerdian lau talde arituko dira, eta arratsaldetik aurrera bost emanaldi antolatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-hainbat-musika-talde-izango-dira-musikagela-festen-laugarren-edizioan/@@download/image/MONDAY LUP.jpeg
2023/06/20
Eguerdian lau talde arituko dira, eta arratsaldetik aurrera bost emanaldi antolatu dituzte.
Donostiako hainbat musika talde izango dira Musikagela Festen laugarren edizioan

Musikagela Fest IV hiriko musikarien jaialdia da eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-bandak parte hartuuko dute bertan. Tokiko talentu musikalaren lagin bat erakutsi nahi da,  ikusgarritasuna eman, bertako musika eszenan proiektatzeko. 

Larunbatean, ekainak 24, izango da Sagueseko Tomas Alba plazan eta eguerdi eta arratsalde-gau orduetan egingo da. Bederatzi emanaldi izango dira guztira; alde batetik, Musikagelak zerbitzuaren lokaletan entseatu eta kontzertu-zikloetan aritu diren tokiko zortzi talderenak eta, bestetik, Travellin´ Brothers talde gonbidatuarena.

Bi zati izango ditu jaialdiak. Lehena, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara izango da, eta honako talde hauek arituko dira: Convöi, 3zur, Monday Lup eta Ane Leux. Bigarrena, berriz, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 22:00etara izango da, Cosmicar, Muare, Tritones, Tony Montana & Pavlyunchenko eta Travellin´ Brothers taldeekin.

Euria edo eguraldi baldintza desegokiak izanez gero, jaialdia Intxaurrondo Kultur Etxean egingo da.