Donostiako Glad is the Day jaialdia abuztuaren 27an izango da
Hamasei banda eta artistek hartuko dute parte eta kontzertuak, Dj-en saioak, piknikak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 11:30ean hasi eta 20:30ean amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan.
Rap, reggae, rocka, popa edo punk estiloak izango dira Agertoki Nagusian. Hondamen Sonikoan, berriz, trapa, hip-hopa eta soinu urbanoenak entzungo dira. Gauean, Le Bukowski eta Dabadaban Dj gehiago egongo dira.
Sei bandaren musika izango da Agertoki Nagusian: La Ola Maldita donostiarren surf rocka, Kulto Kultibo irundarren rap/reggaea, Nakarren postpunk elektronikoa, Las Ligas Menores argentinarren pop indiea,Tito Ramirezen soinu beroak eta Señor Noren punk rocka. Gainera, bazkalorduaren tartean, Josu Bukowski eta Dj Otaloraren musika aukeraketak girotuko du bertan daudenen piknika.

Hondamendi Sonikoan, zortzi emanaldi izango dira: Suso (Dj), Euskoprincess (Live), Alai (Live), Yxeb3000 (Dj), Kievra (Live), Mutiko, Denso & Tatta (Live), Gazzi (Dj9 eta Yugen Kala (Djs).

Bestalde, 50 postuz osatutako sortzaileen azoka ere egingo da. Vintage dendak edo tokiko talentuen sorkuntzak izango dira bertan, besteak beste, Kutxa Kultur Modako Neela, Haizea Arranz Nerea, Lurgain eta Nahia Salaberria.
Aurrez bi musika hitzordu
Abuztuaren 27ko jaialdiaren aurretik ere izango dira musika emanaldiak. Lehenengoa abuztuaren 6an izango da, Gladis hautaketa izenarekin, eta Peces Raros talde argentinarrak eta Kiwi Junior talde kanadarrak joko dute, 20:00etatik aurrera.
Abuztuaren 26an, 19:00etan, Muare bikotea eta Ines Dj-a arituko dira Tabakalera kanpoko Nestor Basterretxea plazan.

