Donostiako Gabonak Zuretzat 2011

Donostiako Gabonak Zuretzat 2011 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-gabonak-zuretzat-2011/@@download/image/201112136184Gabonak_zuretzat_11.jpg
2012/12/13
berria
Donostiako Gabonak Zuretzat 2011
Aurtengoan ere, Donostiako Udaleko Gazteria Sailaren eskutik, Gabonak Zuretzat egitasmoaren edizio berri bat izango dugu.

Hirian primeran pasatzea ahalbidetzen dizuen ekintza egitaraua duzue eskura. Gaur egungo aukera berriak, edota Eguberrietako eskulan tradizionalak hartzen ditu bere baitan. Umeek eta gazteek kontsumista ez den aisiaz disfrutatzeko eta kultur ohiturak bereganatzeko ekintza mordoa daude aukeran.
Donostiako Udaleko Gazteria Sailak eta hiriko aisialdi eta bestelako taldeek ahalegin guztiak egin dituzte programaketa erakargarri bat diseinatzeko, haur nahiz gazteek ekintza ugari eta hitzordu ezberdinekin gozatzeko aukera izan dezaten.
Informazio osotua topa dezakezue www.donostia.orgwww.donostiagaztea.org eta www.donostiahirihezitzailea.org atarietan.
Bien bitartean, begiztatu programaketa, eta gozatu!

Aieteko Gaztelekua. Gazteleku Irratia: Bakea albiste.



Abenduaren 23an, goizeko 11:00etan, irratsaio bat prestatuko dute Aieteko Gaztelekuan. Albiste eta atal ezberdinak izango ditu. Nork bere zatia ondo ikasitakoan ekingo diote grabaketari. 

Amarako Gaztelekua. Karaoke Erraldoia.



Abenduaren 29an arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Play Stationeko karaokearekin Amarako Gaztelekuan arratsalde dibertigarri bat pasatzeko aukera. 

Antiguoko Gaztelekua. Birziklatutako bitxigintza.



Abenduaren 22an, 18:30ean, bitxigintza zaleek hitzordua dute Antiguoko Gaztelekuan. Material birziklatuak erabiliz, belarritakoak, eraztunak eta bestelakoak egiten ikasteko modua da. 

Bidebietako Gaztelekua. Alegiazko errealitatea dastatzen.



Simulagailu baten bidez beste errealitate bat ezagutu dezakezu: alegiazko errealitatea! Animatuko zara? Abenduaren 28an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bidebietako Gaztelekuan. 

Egiako Gaztelekua. Kamiseta kustomizazioa.



Diseina ezazu gustuko duzun marrazkia kamiseta zure erara pertsonalizatzeko. Egiako Gaztelekuan duzu horretarako aukera, abenduaren 27an arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 

Groseko Gaztelekua. Ping-Pong eta mahai futbol txapelketa.



Bolilan eta Pin-Ponean aritu nahi duzula? Zatoz abenduaren 21ean arratsaldeko 18:00etan Groseko Gaztelekura!

Intxaurrondoko Gaztelekua. Inaugurazioa!



Intxaurrondoko Gazteleku berria zabalduko dute abenduaren 17an, eta egun osoan zehar izango da berau ezagutzeko aukera. Larruzko pultsera, lepoko eta eraztun politak egiten ikasteko tailerra antolatuko dute gainera. 

Martuteneko Gaztelekua. Gabonetako argazki rallya.



Erakutsi argazkien bidez zer diren zuretzat Gabonak. Kamerak Martuteneko Gaztelekuaren kontu! Hitzordua: abenduaren 27an arratsaldeko 18:00tan. 

Kontadores Gazte Zentroa.


Abenduaren 29an, 20:00etatik 22:00etara bitarte, KontaFesta Sortze Bur-Bur jaia ospatuko dute Kontadores GazteZentroan. Ikus-entzunezko festa esperimentala izango da. Animatu!