Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astean izena emateko epea zabalik

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astean izena emateko epea zabalik Fantasia edo beldurra gai nagusitzat duten film luzeak eta laburrak aurkez daitezke abuztuaren 15era arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-32-astean-izena-emateko-epea-zabalik/@@download/image/fantasia.jpg
2021/06/15

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Fantasia edo beldurra gai nagusitzat duten film luzeak eta laburrak aurkez daitezke abuztuaren 15era arte.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astean izena emateko epea zabalik

Aurtengo Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea urriaren 29tik azaroaren 5era izango da eta lanak aurkezteko epea irekita egongo da abuztuaren 15era arte. 

Film luzeak eta laburrak aurkez daitezke jaialdira. Film luzeak urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izan beharko dira, fantasia edo beldurra izango dute gai nagusi eta 30 minututik gorako iraupena izan beharko dute. Film laburrak ere epe berean egindakoak izan beharko dute, gai bera dutenak baina gehienez 30 minutukoak. 

Film luzeak bozketa bidez erabakitako ikusleen saria jasotzeko hautagai izango dira baina ez dute diru-saririk izango. Film laburrek, berriz, hainbat sari izango dituzte jokoan betetzen dituzten baldintzen arabera: Ikusleen Saria Film Labur Onenari (1.000 euro), Nazioarteko Epaimahaiaren saria (1.000 euro), Ikusleen Saria Animaziozko Film Labur Onenari (1.000 euro), Ikusleen Saria Espainiako Film Labur Onenari (1.000 euro), Zilarrezko Méliès Saria Europako Film Labur Onenari, Gazte Epaimahaiaren Saria eta Syfy Saria Espainiako Film Labur Onenari (3.000 €). 

Oinarrien eta izen-ematearen inguruko informazioa euren webgunean kontsulta daiteke.