Donostiako Euskaltzaleen Tokapetak larunbatean

Donostiako Euskaltzaleen Tokapetak larunbatean Elkar ezagutu eta hurrengo urteetan izango diren behar eta erronken inguruan hausnartzea izango du helburu topaketak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-euskaltzaleen-tokapetak-larunbatean/@@download/image/det.jpg
2021/11/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazki nagusia: Iñaki Agirre Perez

Elkar ezagutu eta hurrengo urteetan izango diren behar eta erronken inguruan hausnartzea izango du helburu topaketak.
Donostiako Euskaltzaleen Tokapetak larunbatean

Donostiako Bagera elkarteak DET Donostiako Euskaltzaleen Topaketak antolatu ditu larunbat goizerako. Gizartea abiadura bizian aldatzen ari dela eta, Donostiako euskaltzaleek aldaketa horien eragina egunero nabaritzen dutela nabarmendu dute. Elkartearen hitzetan, "euskararen biziberritzearen aldeko ekimenean ziklo aldaketa bizi dugunaren zantzuak ikus ditzakegu han eta hemen. Testuinguru aldakor honek, berebiziko erronkak ezartzen dizkigu muturren aurrean".

Topaketa hurrengo urteetan duten egiteko komunak elkarrekin aztertu eta jorratzeko gunea izango da, eta hainbat helburu izango ditu: bertako euskaltzaleak elkarrekin topatu eta ikuspegiak trukatzea, euskararen alde lanean diharduten donostiar euskaltzaleak ezagutzea eta kokatzea, eta hurrengo urteetan Donostian euskaltzaleek dituzten beharrak eta erronka komunak identifikatzeko hausnarketa eragitea. 

Topaketa 09:45ean hasiko dute San Telmo museoan, aurkezpen eta irakurketarekin, eta jarraian euskaltzaleen maparen osatzeaz, eta loturak eta sareak identifikatzeaz arituko dira. Atsedenaldiaren ostean, honako galdera honi erantzuten saiatuko dira: Non eragin behar dugu?. Ondoren, beharren eta erronka komunen inguruko hausnarketa egingo dute eta itxiera eta maparen aurkezpenarekin amaituko dute 13:00etarako. 

Bertan parte hartzeko webgunean jarri duten formularioa betetzeko eskatu du elkarteak.