Donostiako Estropadetako kartel lehiaketa martxan da
Donostia Festak unitateak aurtengo Donostiako Estropadak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Norbanakoek zein enpresek har dezakete parte eta nahi beste zirriborro aurkez daitezke. Hori bai, lanak argitaragabeak eta jatorrizkoak izan beharko dira.
Edozein modalitate artistikotan egin daitezke kartelak: argazkia, marrazkia... Kartela diseinatzerakoan euskarak lehentasuna izango du, eta irudiak eta leloek bi hizkuntzetarako -euskara eta gaztelania- baliagarriak izan behar dute.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 27an amaituko da, 13:30ean. Proposamenak posta arruntez (Donostia/San Sebastián Festak Konstituzio Plaza, 1-1. 20003 ) edo elektronikoz (donostiakofestak@donostia.eus) bidal daitezke. Lana eta identifikazio datuak bereizi egin beharko dira.
Lehiaketaren irabazlea maiatzetik abuzturako tartean jakinaraziko da, eta kartel irabazleak 1.000 euro jasoko ditu.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.

