Donostiako Erviti musika denda ixtera behartua izan da 145 urteren ondoren

Donostiako Erviti musika denda ixtera behartua izan da 145 urteren ondoren Alokairuko kontratua berriz ere negoziatzeko aukerarik ez zaio eman, horrela 145 urteko alokairua ordaintzen egon ondoren beste leku bat bilatu beharrean aurkitzen dira jabeak negozioaren jarraitu nahi badute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-erviti-musika-denda-istera-behartua-izan-da-145-urteko-alokairuaren-ondoren/@@download/image/72_casa-erviti_k7a0509.jpg
2020/01/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Alokairuko kontratua berriz ere negoziatzeko aukerarik ez zaio eman, horrela 145 urteko alokairua ordaintzen egon ondoren beste leku bat bilatu beharrean aurkitzen dira jabeak negozioaren jarraitu nahi badute.
Donostiako Erviti musika denda ixtera behartua izan da 145 urteren ondoren

Egun musika denda Erviti familiako laugarren eta bosgarren belaunaldikoek daramate, baina euren negozioa uztera behartuak izan dira. Jose Manuel Garate Erviti lehenago eta ondoren bere emaztearen heriotzarekin eraikinak dendarekin zituen kontratuzko betebeharrak desagertu egin dira eta lokala utzi beharrean aurkitu dira. Horrela, San Martin eta Loiola kaleen artean iskina egiten duen 100 urte baino gehiagoko denda historikoa desagertu egingo da.

Erviti daramatenek adierazi dutenez eraikineko jabeekin negoziaketetan ari dira denbora gehiagoz utz diezaioten leku berri bat aurkitu arte, ezin baitute negozioa bertan behera utzi bat-batean. Alabaina, Donostiako prezioek ez dute errazten egiteko hau eta hilabeteak daramatzate alternatibak bilatu nahian emaitzarik gabe.

Egun Erviti musika dendak 15 langile ditu eta lan karga eta konpromiso ugari. Horretaz gain, Donostiako erdiguneko paisaiaren erreferente bat da, baina batez ere Europa osoko orkestra eta musikari profesionalen erreferentea. Hori dela eta, Ervitiren instrumentuak mundu osotik banatuta daude.

Bost belaunaldi aritu dira orain arte bertan lanean ateak ireki zituenetik XIX. mendearen amaieran. Ordutik, Ervititarrek belaunaldi askori eskaini die musikaren munduan barneratzeko aukera, eta hori dela eta, pertsona askok eskaini diete euren babesa. Oraingoz itxarotea geratzen da, ea Erviti musika dendan berriz ere ateak irekitzea lortzen ote duen ala ez, hori bai, iskina horretan laster ez da aurkituko denda historikoa.