Donostiako erraldoien eta buruhandien historia jaso dute liburu batean

Donostiako erraldoien eta buruhandien historia jaso dute liburu batean Liburu-dendetan zein Interneten eskura daiteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-erraldoien-eta-buruhandien-historia-jaso-dute-liburu-batean/@@download/image/0.jpg
2022/08/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Liburu-dendetan zein Interneten eskura daiteke.
Donostiako erraldoien eta buruhandien historia jaso dute liburu batean

Itzurun elkarteko presidente eta liburuaren egile den Borja Muñoz Niharrak Donostiako erraldoiak eta buruhandiak – Bidaia denboran zehar liburua aurkeztu du. Liburuaren argitalpenak buruhandi eta erraldoi donostiarren 40.urteurrenarekin eta eurekin aritzen diren Itzurun elkartearen 25.urteurrenarekin bat egin du.

Muñoz Niharrak azaldu duenez, konpartsaren historia ezagutzeko aukera ematen du liburuak, XVII.mendean lehen aldiz hirian agertu zirenetik: “Liburua pentsatuta dago haurrek zein helduek altueran lau metro dituzten bizilagun berezi hauek eta euren lagun bihurriak ezagutu ditzaten”.

Liburua Alboka artisautza dendan dago salgai, euskaraz eta gaztelaniaz, baita hiriko beste hainbat liburu dendatan ere. Interneten hemen eskura daiteke. Salmentatik jasotzen den dirua haurren gaixotasunen ikerketarako eta haur horien familiak laguntzeko izango da.